image description

Gorbeiak Karibera eraman nahi zaitu

Irabazi bidaia bat Punta Canara (aste bat bi pertsonarentzat, dena barne hartzen duen erregimenean*)

“GORBEIAK KARIBERA ERAMANGO ZAITU OPORRETAN”
PROMOZIOAREN OINARRIAK

GORBEIA MERKATARITZA GUNEAk antolatutako "GORBEIAK KARIBERA ERAMANGO ZAITU OPORRETAN" promozioa 2017ko maiatzaren 19tik 2017ko ekainaren 17ra arte izango da indarrean, saltokien ohiko ordutegian.

1.- Promozioaren baitan bidaia hau zozketatuko da:

* BIDAIA BAT Punta Cana-ra 2 pertsonentzat (bidaia abuztuaren 26tik urriaren 31ra egin beharko da, eskuragarritasunaren arabera) honakoak barne hartuta ditu:

-       Joan-etorriko hegaldiak Madriletik.

-       7 gau gela bikoitzean, mantenu osoan eta 4* edo gehiagoko hotelean.

-       Aireportua / hotela / aireportua garraioa.

-       Bidaiarako oinarrizko asegurua.

-       Hegaldietako tasak.

              * Ez da barne hartuko:

-       Herrialdera sartzeko eta irtetzeko tasa, herrialdean bertan ordainduko da.

2.- Promozioan parte hartu ahal izateko, bezeroak (18 urtetik gorakoak) erosketa bat egin beharko du Gorbeia Merkataritza Guneko edozein saltokitan, promozioaren indarraldian.
Egindako erosketaren txartel edo faktura www.centrocomercialgorbeia.com webgunean inskribatu beharko da. Datu pertsonalak (izena, abizenak, telefonoa, etab.) eman beharko dira webgune horretan, baita erosketa-txartelari dagozkionak ere (data, zenbatekoa, saltokia, etab.). Webgunean egindako izen-emate bakoitzak eskubidea emango du parte hartzeko.
Erosketa-txartel bakoitzarekin izen-emate bakarra egin ahal izango da pertsona bakoitzeko. Bezero bakoitzak, berriz, erabili nahi duen erosketa-txartel kopuru adina aldiz eman ahalko du izena.
EROSKETA-TXARTELA EDO FAKTURA GORDETZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA, SARIA JASOTZEKO ENTREGATU BEHARKO BAITA.
Formularioan emandako daturen bat (nortasuna, erosketa-data, zenbatekoa, etab.) faltsua bada, parte-hartzailea zuzenean kanporatua izango da.

3.- Ekainaren 20an eguerdiko 12:00etan egingo da "GORBEIAK KARIBERA ERAMANGO ZAITU OPORRETAN" promozioaren zozketa Merk. Guneko gerentziaren bulegoetan. Irabazle suertatu denak promozioaren eskakizun guzti-guztiak ez betetzea gerta daitekeenez, zozketan erreserbarako 3 izen gehiago aterako dira, zozketa-ordenean.

4.- Saria egokitu zaion pertsonak Gorbeia Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoetara jo beharko du astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00 ordutegian. Saria pertsonala eta besterenezina izango da, eta irabazleak saria jaso ahal izateko bere NAN eta erosketa-txartela erakutsi beharko ditu.

5.- Sariaren irabazleak ezingo du inolaz ere saria dirutan aldatzeko eskatu6.- Zozketaren emaitza eta promozioaren kanpaina prentsan argitaratzeaz gain www.centrocomercialgorbeia.com webgunean ere komunikatuko da. Irabazleari saria jasotzeko unean argazki bat egingo zaio eta irudi hori Gorbeiaren webgunean, sare sozialetan edo bestelako komunikabideetan promozioaren hedapena egiteko erabili ahal izango da, kontrakorik esan ezean.

6.- "GORBEIAK KARIBERA ERAMANGO ZAITU OPORRETAN" promozioaren oinarriak, kontsultatu nahi dituen edozeinen esku daude www.centrocomercialgorbeia.com webgunean.

7.- Promozioan parte hartzearekin erabiltzaile bakoitza jakitun da eta onartzen du bere datuak, Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak xedatzen duen moduan, GORBEIA MERKATARITZA GUNEKO JABEKIDEEN ELKARTEArena den PROMOCIONES izeneko fitxategian gordeko direla. Fitxategi horren helburua da eskaintzak eta promozioak, zozketetarako parte-hartzeak, inkestak, publizitatea, harpidetzak etab. bidaltzea.

Gainera, publizitaterik jaso nahi ez baduzu edo datuak eskuratzeko, aldatzeko, ezeztatzeko edo uko egiteko eskubidea gauzatu nahi izanez gero, idatzi bat bidali GORBEIA MERKATARITZA GUNEKO JABEKIDEEN ELKARTEA, Miñao Nagusirako errepidea z.g., 01196 Etxabarri-Ibiña helbidera edo posta elektronikoz centrogorbeia@telefonica.net helbidera, zuzenbidezko proba erantsita (NANaren fotokopia adibidez) eta mezuaren gaian "PROTECCIÓN DE DATOS" jarrita.