image description

Jolastu Gorbeiako Erruletan eta irabazi

 ‘GORBEIAKO ERRULETA’ izeneko promozioa, GORBEIA MERKATARITZA GUNEAk antolatuta, 2018ko abenduaren 5etik 31ra burutuko da.

‘GORBEIAKO ERRULETA’ izeneko promozioa, GORBEIA MERKATARITZA GUNEAk antolatuta, 2018ko abenduaren 5etik 31ra burutuko da.

Oinarrien laburpena:

Promozioak bi zozketa izango ditu:

  1.  2000 EUROKO EROSKETA TXARTELEN ZOZKETA BAT, 10 euroko 200 txartel izendun egongo direlarik.
  1.  1000 EUROKO EROSKETA TXARTELEN ZOZKETA BAT, 10 euroko 100 txartel izendun egongo direlarik.

3000 OPARI ETA DESKONTU BAINA GEHIAGO .

PROMOZIOAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ETA MEKANIKA

 Promozioan parte hartu ahal izateko, bezeroak (nahitaez 18 urtetik gorakoak), promozioak dirauen bitartean Gorbeia Merkataritza Guneko edozein dendetan erosketa bat egin beharko du.

Behin erruletan egonda, bezeroak erosketa txartela bertan dagoen laguntzaileari erakutsi beharko dio erruleta erabili ahal izateko. Laguntzaileak erosketa txartela zigilatuko du.

Txartelaren kopuruaren arabera, laguntzaileak honako jaurtitzeak egiteko aukera emango dio.

             20 euro bitarteko erosketa ______________________1 jaurtitze

             20 eurotik 100 arteko erosketa _________ 2 jaurtitze

            100 eurotik gorako erosketa __________________ 3 jaurtitze

Erruletaren jaurtitze ordutegia, astelehenetik ostiralera 9:45etik 21:45 arte izango da, eta larunbatetan 9:45etik 22:00etara.

ERRULETAREN FUNTZIONAMENDU mekanika honakoa da :

ERRULETAK 12 lauki ditu 4 sari mota desberdinekin :

A) 4 LAUKI: PARTE HARTU 2000 EUROKO EROSKETA TXARTELEN     ZOZKETAN, 10 euroko 200 txartel izendun egongo direlarik.

B) 4 LAUKI: PARTE HARTU 1000 EUROKO EROSKETA TXARTELEN ZOZKETAN,10 euroko 100 txartel izendun egongo direlarik .

C) 2 LAUKI: SARI ZUZENA

D) 2 LAUKI: DESKONTU ZUZENA

PARTE HARTU “EROSKETA TXARTELEN” ZOZKETAN

2000 eta 1000 euroko erosketa txartelen laukietan ‘erori’ diren bezeroak.

-       Partehartzaileek nahitaez 18 urtetik gorako pertsonak izan beharko dute.

-       Zozketan parte hartuko dutenek, partehartze txartelaren bidez izena eman beharko dute, inprimakian nahitaezkoak diren atalak behar moduan beteaz, jarraian dagokion kutxan sartuaz.

-       Zozketan parte hartuko duenaren datu pertsonalak zehatzak izan beharko dira, parte-hartzailearenak izan beharko direlarik nahitaez. Ez dira onartuko hirugarren pertsonen daturik, ezta oker edo osatu gabe daudenak ere.

-       Ez dira onartuko oker, osatu gabe eta zehatzak ez diren datuak eman dituen erabiltzailearen partehartzerik. Atal hauek zehazteko eta kasuan kasu, sariak jasotzeko, erabiltzaileak bere NAN edota pasaportea aurkeztu beharko du.

-       Ez dira onartuko, nahita edo nahigabe, ez dagokien kutxetan sartzen diren txartelak.

2019ko urtarrilaren 2ko eguerdiko 12:00etan 2000 eta 1000 euroko EROSKETA TXARTELEN zozketa egingo da Gorbeiako Merkataritza Guneko zuzendaritzako bulegoetan. Irabazle suertatu direnek promozioaren baldintzaren bat beteko ez balute, edota zozketatik 48 ordutan saritutako pertsonek inprimakia betetzerakoan eman duten telefono edo postari erantzungo ez baliote, zozketaren orduan 3 erreserba aterako dira, zozketaren ordena jarraituaz.

EROSKETA TXARTELEKIN saritutako pertsonek Gorbeiako Merkataritza Guneko zuzendaritzako bulegoetan jaso beharko dituzte, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00tara eta 16:00etatik 19:00etara bitarteko ordutegian. Sariak pertsonalak eta besterenezinak dira, eta irabazleek nahitaez bere NANa aurkeztu beharko dute sariak jaso ahal izateko.

Txartel izendunekin, irabazleak Gorbeia Merkataritza Guneko edozein dendetan erosketak egin ahal izango ditu 2019ko apirilaren 2a bitarte.

  • Irabazleek ezin izango dute irabazitako saria dirutan aldatzea eskatu.
  • Txartel izendunak, txartel bakoitzaren balio berdin edo handiagoagatik aldatuko dira.

“SARI ZUZENA”:

‘Sari zuzena’ deitzen den pertsona irabazleak, dagokion kutxatik txartel edo tiket bat aterako du saria zein den eta non jaso dezakeen bertan agertuko delarik.

Sari zuzen hauek dagokion dendan jaso ahal izango dira 2018ko abenduaren 5etik 2019ko urtarrilaren 31 bitarte, Carrefour-en sari zuzenak izan ezik. Azken hauek Gorbeia Merkataritza Gunearen zuzendaritza bulegoetan aldatu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00tarako ordutegian.

‘Sari zuzenak’ ahituko balira, bezeroa erosketa txartelen 2000 euroko zozketan parte hartzera pasatuko litzateke.

“ DESKONTUA”:

‘Deskontu zuzena’ saria lortzen duen pertsonak dagokion kutxatik txartel edo tiket bat aterako du saria zein den eta non jaso dezakeen bertan agertuko delarik.

Deskontu zuzen hauek dagokion dendan jaso ahal izango dira 2018ko abenduaren 5etik 2019ko urtarrilaren 31 bitarte. ‘Deskontu zuzenak’ ahituko balira, bezeroa erosketa txartelen 2000 euroko zozketan parte hartzera pasatuko litzateke.

Gorbeia Merkataritza Gunea ez da promozioan dauden sari hauek izan ditzaketen akatsek erantzule egiten. Hala balitz, erreklamazioak denda emailearengana zuzendu beharko lirateke.

Zozketaren emaitza eta aurretiko kanpaina, www.centrocomercialgorbeia.com gunean eta sare sozialetan ikus ahal izango dira.

‘GORBEIAKO ERRULETA’ promozioaren oinarriak ikusi nahi dituen edonoren esku egongo dira promozioaren stand-ean eta www.centrocomercialgorbeia.com web gunean.

Promozio honetan parte hartzeak OINARRIAK bere osotasunean onartzea dakar, eta Gorbeia Merkataritza Guneari partehartzailearen irudia eta izena erabiltzeko baimena ematea ere, beti ere Gorbeia Merkataritza Guneak promozio honen inguruan egin nahi dituen publizitate komunikazioetan hala beharko balu, baita irabazleen izena edozein mediotan publikatzeko baimena ere.

GORBEIA MERKATARITZA GUNEAk zozketaren fede onaren iruzurrezko erabilera okerra egiten duten pertsona haien kaleratzea erabakitzeko eskubidea dauka, aurretiazko abisurik gabe.

GORBEIA MERKATARITZA GUNEAk oinarri hauek aldatzeko gaitasuna dauka, baita ere edozein unetan promozioaren antolamendu edota kudeaketan aritzea ere. Egoera hau gertatuko balitz, zozketaren web orrian argitaratuko litzateke gertakaria. Web orrian argitaratuta dagoen promozio honen pribatutasun politikari jarraiki, partehartzaileak, uneoro bere datu pertsonalen sarbide, zuzenketa, ezeztatze eta oposizio eskubideak egikaritu ahal izango ditu, centrogorbeia@telefonica.net postara zuzenduaz