image description

Oscar Sarietako Kiniela 2019

Etorri zinemara otsailaren 8tik 24ra bitarte eta zure parte-hartze kodea eskuratu

Gorbeia Merkataritza Gunean kokatuta dauden Cines Gorbeia Zinemetan 2018ko otsailaren 8tik 24ra 23:59 (CET) bitartean zinemarako sarrera bat erosten duen bezero orok hartu ahal izango du parte promozioan. Sarrerarekin batera, bezero bakoitzak informazio-txartel bat jasoko du, “Oscar sarien Kiniela” promozioan parte hartzeko kodea duena.

Horretarako, www.centrocomercialgorbeia.comwebgunean sartu beharko dute, eskatzen zaizkien datuak bete, txartelean zehaztuta datorren kodea adierazi, eta zazpi mailetan ageri diren aukeretako bat hautatu: Film onena, zuzendaririk onena, gizonezko aktorerik onena, emakumezko aktorerik onena, taldeko gizonezko aktorerik onena, taldeko emakumezko aktorerik onena, eta gidoi original onenaren saria.

 Erositako sarreretan lortu dituen parte-hartze txartelen kopuru adina aldiz parte hartu ahal izango du pertsona bakoitzak.

 Aldiz, parte-hartze txartel bakoitzeko behin bakarrik parte hartu ahal izango da.

 Irabazle suertatuz gero, parte-hartze txartela eta identifikaziorako dokumentua aurkeztea derrigorrezkoa izango da.

 Zazpi mailetan gehien asmatu duten bost pertsonak izango dira saria irabaziko dutenak. Lehen bost postuetan asmatutako kopuruetan berdinduta pertsona bat baino gehiago balego, berdinketa hausteko zozketa egingo litzateke, bost saridun izatera iritsi arte.

Irabazleak zein diren martxoaren 7an (asteazkena) jakinaraziko da, sari ofizialak ezagutu eta parte-hartzaileen erantzunak egiaztatu ondoren.

 Saria, urte osorako 5 bonu izango da, 5 pertsona ezberdinentzat, eta urte beteko epean iraungiko dira: 2019ko martxoaren 4tik 2020ko martxoaren 3ra arte. Data horien artean edozein saioko edozein film ikusi ahal izango dute saridunek, eta sarrera jasotzean bonua eta nortasun-agiria erakutsi beharko dute.  Bonu horiek pertsonalak eta besterenezinak dira.

 5 irabazleei telefonoz edota posta elektronikoz jakinaraziko zaie. Ezinbestekoa da parte-hartze txartela (kodea duena) gordetzea, irabazle suertatuz gero erakusteko.

Saria jasotzeko epea 2019ko martxoaren 31n amaituko da. Saridunetakoren bat topatzea ezinezko izango balitz, edo saridunak data horren aurretik saria jasoko ez balu, sari hori eman gabe geldituko da.

 Saria inolaz ere ezingo da diru xeheagatik edo antzeko sari bategatik aldatu.

 Parte-hartzeko txartelak betez gero, parte-hartzaileak jakinaren gainean daude jasotako datuak "promociones" izeneko fitxategian sartuko direla, datuen babeserako 15/1999 lege organikoarekin bat etorriz. Aipatu fitxategi horren arduraduna GORBEIA MERKATARITZA GUNEKO JABEKIDEEN ELKARTEA  izango da, eta beronen helburua, eskaintzak eta promozioa bidaltzea, zozketetan parte hartzea, inkestak egitea, publizitatea bidaltzea, harpidetzak egitea, etab. izango da.

Halaber, zentroko produktuei buruzko publizitate edo komunikaziorik jaso nahi ez izanez gero edo aipatu argitaratzeak egiterik nahi ez izatekotan, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea gauzatu ahal izango du GORBEIA MERKATARITZA GUNEKO JABEKIDEEN ELKARTEA, miñao nagusia z.g. - 01196 Etxabarri-Ibiña (Araba) helbidera idatzita, edo posta elektronikoaren bidez centrogorbeia@telefonica.net helbidera idatzita, eskubidea duenaren baliozko probarekin batera (adibidez nan-aren fotokopia) eta gaian "DATUEN BABESA" idatzita.