image description

Opera eta Ballet denboraldia hasiko da Gorbeia Zinemetan!

Asteazken honetan "La Flauta Mágica" izango da ikusgai

Opera eta Ballet denboraldia asteazken honetan hasiko da Gorbeia Zinemetan (Gorbeia Merkataritza Gunean). Ikusgai egongo den lehen opera, zuzenean Royal Opera House-etik, La Flauta Mágikoa izango da, 20:15etatik aurrera.

Laburpena:

Flauta magikoa, Mozarten opera ospetsua, bizi-bizi agertzen zaigu David McVicarren ekoizpen honetan,  John MacFarlaneren eszenografia ederrarekin batera.
Tamino printzeak Gaueko Erreginari haren alaba Pamina Sarastro belagilearengandik askatuko duela zin egingo dio. Bilaketari ekingo dio, Papageno txori-ehiztaria lagun duela, baina dena ez da dirudiena... David McVicar-en ekoizpen klasikoan Mozarten obran ikus daitezkeen seriotasunak eta komediak beren lekutxoa izango dute. Ikuslea mundu fantastiko batera garraiatuko du; animalia dantzariak, makina hegalariak eta izarrez jositako zeruak ikusi ahalko ditu. Dekoratuei esker Mozarten partitura kaleidoskopikoak atze-oihal ederra izango du: Gaueko Erreginaren piroteknia koloraturak, Tamino eta Paminaren arteko maitasunezko duo-lirikoak, edota Papagenoren folklore- eta xalo-ariak.

Komedia izateaz gain, Flauta Magikoa Mozarten sinesmen espiritual sakonak plazaratzeko balioko du: jakituriaren eta bertutearen bilaketan Ilustrazioak dituen zalantzak izango dira istorio liluragarri honen gidalerro. Flauta Magikoak bat-bateko arrakasta eskuratu zuen eta Salieri bera ere, ustez Mozarten etsaia, “operone” izendatu zuen, opera handia alegia.

Fitxa teknikoa

BI EKITALDIKO OPERA

Iraupena : 190 Min. Alemanieraz abestutako intermezzoa barne, espainieraz subtituluak jarrita.