image description

Euskadi - Murias taldeak Espainiako Vueltan lehiatuko duen zortzikotea aurkeztu du Gorbeia Merkataritza Gunean

Txirrindularitza taldeak merkataritza gunearen izena eramango du maillotean

Euskadi - Murias taldeak Espainiako Vueltan lehiatuko duen taldea aurkeztu zuen atzo. Ekitaldia Pause&Play lokalean ospatu zen, Gorbeia Merkataritza Gunean, eta bertan taldeko arduradunak, hautatutako txirrindulariak eta hainbat komunikabide izan ziren.

Ekitaldian taldeak Espainiako Vueltan jantziko duen maillota ezagutzera eman zuen. Bertan, Gorbeia Merkataritza Gunearen logotipoa ageri da.

Zorte on Euskadi-Murias taldearentzat erronka garrantzitsu honetan!