image description

FesTVal jaialdia estren bila dabil!

Gorbeia Merkataritza Gunean bideo bat grabatuko dute eta 100 pertsona behar dituzte koreografia bat osatzeko.

FesTVal (Gasteizko Telebista Jaialdia) bere 10. urteurrena prestatzen ari da eta Amaiera Ekitaldirako zure laguntza behar dute. Ekitaldiari hasiera emango dion bideoa Gorbeia Merkataritza Gunean grabatuko dute eta 100 pertsona behar dituzte koreografia bat osatzeko. Gaia "El Gran Showman" filma izango da.

Parte hartu nahi baduzu, bidali posta elektronikoa produccion@festval.tv helbidera edo harremanetan jarri 697 20 62 70 telefonoan, dei eginda edo Whastapp bidez idatziz. Edozein adineko pertsonek parte hartu dezakete eta edonola jantzita etor daitezke. Zatoz zure lagun eta familiarekin uztailaren 17an, asteartea, 16:00etatik aurrera!

Zure zain gaude "El Gran Showman"ren erritmora dantzatzeko!