image description

Gorbeia Merkataritza Guneak ostiralean inauguratuko du “City Jump” Tranpolin Parke berria

Gorbeia Merkataritza Guneak ostiralean inauguratuko du “City Jump” Tranpolin Parke berria

City Jump aisialdiko lokal berria datorren ostiralean inauguratuko da, uztailak 12, Gorbeia Merkataritza Gunean (Etxabarri Ibiña), 16:30etik aurrera.
 
Irekieraren eskaintza moduan, lehenengo 150 lagunek ordu erdi doan izango dute, eta 2x1 eskaintza bat, egunaren gainerako zatirako ordu bat erosteagatik.
 
Gorbeia Merkataritza Gunearen Tranpolin Parke berriak 50 ohe elastiko ditu, parkourra, rokodromoa, ninja gunea, tobogana, spider zonea, trapezioa,…dibertitzeko beste gune batzuen artean. Horrez gain, lokal berriak urtebetetzeak ere antolatzen ditu, eta talde, elkarte eta ikastetxeentzako deskontuak ditu.
 
Instalazio berriaren azalera guztira 3.000m2 da, hau da, Euskadi zein inguruko jumpingik handiena da.
 
City Jump Gorbeiako ekialdean dago, Norauto eta Gorbeia Padel&Spa artean.
 
City Jump Gorbeiaren ordutegiak hauek dira: astelehenik ostegunera 16:30 - 21:30, ostiraletan 16:30 - 22:30, larunbatetan 11:30 - 22:30 eta igandeetan 11:30 - 21:30. Orduko prezioa 10€ da, eta bezeroek deskontuak izango dituzte 49€ko bonuak erosiz.