image description

Gorbeia Merkataritza Parkea zabalik dago berriz ere

Gorbeiak osasun agintariek gomendatutako neurri guztiak hartu ditu bere bezero eta langileen segurtasuna bermatzeko.

Gorbeia Merkataritza Parkea zabalik dago, Gobernuak Euskadi 2. fasera pasatzea onartu ondoren.

Gorbeiak 3.500 aparkaleku ditu, espazio eta pasabide zabal eta seguruak, etengabeko desinfekzioa, dendetara sartzeko seinale horizontalak eta 2 metroko segurtasuna bermatzeko lekua.

Gorbeiak osasun agintariek gomendatutako neurri guztiak hartu ditu bere bezero eta langileen segurtasuna bermatzeko.

Aisialdi lokalak eta jatetxeak itxita egongo dira, aldi baterako.

 Hauek dira Gorbeia Merkataritza Parkeak Covid 19 birusa heda ez dadin ezarri dituen neurriak:

  • Metakrilatoak dituzten eta txandaka irekita dauden kaxen lerroa, segurtasun-tartea errespetatzeko
  • Orga eta saskien garbiketa eta desinfekzioa
  • Sarbideen, korridoreen eta eremu komunen garbiketa eta desinfekzio iraunkorra
  • Mostradoreen eremua, 2 metroko distantzia errespetatzeko mugatuta
  • Merkataritza-zentroko edukiera kontrolatzea
  • Sarbideetan bezero guztientzat eskularruak eta gel hidroalkoholikoak banatzea
  • Saltokietara sartzean 2 metroko segurtasun tartea mantentzea.
  • Eremu komunak eta atsedenguneak ixtea.
  • Maskararen erabilpena gomendatzen da