image description

“Handia” Gorbeia Zinemetan aurrestreinatu zen

Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak, Xabier Berzola produktorea eta Joseba Usabiaga eta Eneko Sagardoy ekitaldian parte hartu zuten

 

“Handia” filma Gorbeia Zinemetan, Gorbeia Merkataritza Gunean, aurrestreinatu zen joan zen urriaren 5ean. Datorren urriaren 20an jendeaurrean estreinatuko den filmaren lehen proiekzioa izan zen Araba-Álavan. Filmak Epaimahailaren Sari Berezia jaso berri du Donostiako Zinemaldian.

Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak, Xabier Berzola produktorea eta Joseba Usabiaga eta Eneko Sagardoy aurrestreinaldian parte hartu zuten eta 300 ikusle inguru bertaratu ziren ekitaldira.

Aitor Arregiren hitzetan “oso pozgarria da Gorbeia Zinemetan aurrestreinaldia egitea eta aretoak berrirekitzen direla ikustea” eta Gorbeia Zinemen uztailan egin zen irekitzea “oso positibotzat” jo zuen. “Barnean hainbat filma dituen filma da, eta merezi du pantaila handian eta zinemaren soinuarekin ikustea. Jendeak filma gogokoa izatea espero dugu”, adierazi zuen.

Eneko Sagardoyren iritziz “filmak ikusleak harrituko ditu bai irudiarengatik zein erabiltzen den hizkuntza metaforikoarengatik”. “Nahiz eta istorio epikoa iruditu, senidetasunari buruzko istorioa da eta XIX. mendetik horrenbeste aldatu ez diren gaiak jorratzen ditu”, esan zuen.

 

 



Irudi galeria

20171009_093802_20171006-102736-20171002-103203-slider-mac-cine-cas-min-min-min.jpg
20171009_093812_galeria2-min.jpg