image description

Lau estreinaldi asteburu honetan Gorbeia Zinemetan

“Dunkerque”, “Una noche fuera de control”, “Mara y el señor del fuego” eta “Siete deseos” ikusgai izango dira bihartik aurrera Gorbeia Merkataritza Gunean

Lau estreinaldi iritsiko dira asteburu honetan Gorbeia Zinemetara, Gorbeia Merkataritza Gunean (Etxabarri-Ibiña). Bihartik aurrera ikusgai egongo diren filmen artean “Dunkerque” nabarmendu behar da. Chistopher Nolan-ek zuzendutako pelikulak (“Memento”, “Batman Begins”, “Origen”,…), hainbat Óscar sari irabazitako Hans Zimmer-en jatorrizko musika duenak, frantziako herri horretako ebakuazioa kontatzen du, Bigarren Mundu Gerran soldadu naziak Frantzian zehar aurrera egiten zuten bitartean. Kritikak pelikula hau goretsi du “maisu-lana”, “Nolanen pelikularik handiena dela” edo “ikuskizun hunkigarria” dela esanda.

Scarlett Johansson pantaila handira itzuli da Lucia Aniellos zuzendutako “Una Noche Fuera de Control” komediarekin. Pelikulak ezkondu aurreko agurrean lagun talde batek bizi dituen nondik-norakoak kontatzen ditu.

Ikusle gazteenek “Mara y el Señor de Fuego” pelikulaz gozatzeko aukera izango dute. Hamabost urteko neska gazteak bere bizitzako une zaila ari da pasatzen, baina naturaz gaindiko botereak dituela konturatuko da.

Beldurrezko zinema gogo dutenek “Siete Deseos” pelikulaz gozatzeko aukera izango dute. Claire nerabeak botereak dituen kutxa bat aurkituko du, 7 desio emango dizkiona. Hala ere, ondorio odoltsuak jasan behar izango ditu beti nahi izan duen bizitza lortzeko ahaleginetan.

Kontsulta ezazu ikusgai dauden pelikula guztiak, ordutegi osoarekin, www.cinesgorbeia.com webgunean.