image description

Lau estreinaldi gaurtik aurrera Gorbeia Zinemetan

“A War”, atzerriko pelikularik onenaren Oscar sarira nominatuta izan zena eta Jenniffer Lawrence eta Javier Bardem-en “Madre!”

 

Ostiralero bezala, asteburuko estreinaldiak bertan ditugu Gorbeia Zinemetan. Lau film berri izango dira ikusgai gaurtik aurrera Gorbeia Merkataritza Gunean.

 “A War” filmak, 2015 urtean atzerriko pelikularik onenaren Oscar sarira nominatuta izan zena, Pedersen komandantearen istorioa kontatzen du, Afganistanen.

 Jenniffer Lawrence eta Javier Bardem-en “Madre!” filma, aldiz, aspaldiko poeta baten (Javier Bardem) eta haren emaztearen (Jennifer Lawrence) istorioa kontatzen du.

 Etxeko txikienak “Gatos” filma izango dute ikusgai: Rudolf katu beltza une batez bere jabearengandik bereizi eta, oharkabean, Tokyora doan kamioi batean esnatu da. Pertsonai honen istorioa kontatzen du filmak.

 Komedia zinema gogoko dutenek Operación Conchaz gozatu ahal izango dute: Marcos Ruiz de Aldazabal (Karra Elejalde) porrot egin duen zinema ekoiztetxe bateko eskrupulurik gabeko enpresaburuaren nondik-norakoak kontatzen ditu.

 Gogoratu zinemarik onenez gozatzeko aukera duzula Dolby Atmon soinu-sistema eta prezio onenekin!

Kontsultatu karteldegi osoa eta ordutegiak www.cinesgorbeia.com webgunean.