image description

Muse taldeak ‘Drones World Tour’ bira plazaratu du, nazioarteko zinematan ikusgai.

Muse taldeak ‘Drones World Tour’ bira plazaratu du, nazioarteko zinematan ikusgai.

Uztailaren 12an, arratsaldeko 20:00etan, Muse taldearen kontzertua Cines Gorbeia aretoan. Dolby Atmos soinu paregabea ezagutu ezazu.

90 minutuko ikus-entzunezko zinta, 2015 eta 2016 urteetan egindako ‘Drones World Tour’ birako hainbat kontzertuetan grabatutako emanaldiez osatuta dago. Errepertorio osoari errepasoa ematen dioten abesti arrakastatsuz betea: ‘Psycho’, ‘Madness’, ‘Uprising’, ‘Plug in baby’, ‘Supermassive Black Hole’ eta ‘Knights of Cydonia’ besteak beste.

Produkzio honek, aurretik inoiz ikusi ez diren efektu bereziak erakusten ditu eta primeran biribiltzen du Muse taldearen jarraitzaileek eszenatoki gainean espero duten sormen-maila harrigarria. Horrela, nazioartean ezaguna den eta platinozko hainbat disko dituen talde honek, ikus-entzunezko eta zentzumen-esperientzia ezin hobea eskainiko dizkigu, oraingoan  pantaila handian.

Eszena esklusiboek, sormen-kontzeptuaren inguruko adierazpenei emango diote eskua eta  ondoren birako gako aipagarrienei. Birako gakoetako bat, gidaririk gabeko hegazkinak dira, eszenatokiaren eta ikusleen gainetik hegan azaltzen direnak. “Gizakien eta teknologiaren arteko sinbiosia betidanik interesatu izan zaidan gaia da. Errepresentatzen dutenaren metafora besterik ez dira droneak. Pertsonek gogoeta egin dezaten nahi dugu, haiek jarri dezaten zalantzan teknologiak gure egunerokotasunean duen papera eta gauza ona edo txarra ote den”, dio Matt Bellamyk.

Gainera, ikus-entzunezko ikuskizuna ere presente egongo da, taldekideekin elkarreragina duten proiekzio erraldoiekin eta taldearen errepertorioa laguntzen duten LED eta laser-izpiekin. Mundu harrigarri eta distopikoa sortzeko trebeki diseinaturik.

Tom Kirk eta Jan Willem Schramek zuzendu dute zinta.

 

SARRERA EROSI