image description

Gorbeiak Donostiako 65. Zinemaldira gonbidatu nahi zaitu

Izarren pare izan nahi duzu? Gorbeiak Donostiako 65. Zinemaldira gonbidatu nahi zaitu irailaren 30ean.
Gainera, Gorbeia Zinemetan Zinemaldiko Saio Ofizialean parte hartuko duen “Handia” filma aurkeztu nahi dizu DOAN. Ez gelditu gonbidapenik gabe!

GORBEIAK DONOSTIAKO 65. ZINEMALDIRA ERAMANGO
ZAITU PROMOZIOAREN OINARRIAK

“Gorbeiak Donostiako 65. Zinemaldira eramango zaitu” izeneko promozioa 2017ko irailaren 1etik 25era arte izango da indarrean.

Promozioaren baitan zozketatuko den sariak honakoak barne hartuko ditu:

  • 2 pertsonentzako «DASTATZE MENUA” irailaren 30ean, Donostiako (Gipuzkoa) AKELARRE JATETXEAN.
  • 2 SARRERA irailaren 30ean egingo den Donostiako 65. Zinemaldiaren Amaiera Galarako.
  • GAU BAT Donostiako Monte Igueldo Hotelean, 2 pertsonentzat, irailaren 30etik urriaren 1era, Kontxako Badiara ikuspegia duen logelan, gosaria barne.

Promozioak irauten duen bitartean gutxienez 10€-ko erosketa egin duten bezero guztiek (18 urtez gorakoek) hartu ahal izango dute parte zozketan. Horretarako,www.centrocomercialgorbeia.com, webgunean sortuko den berariazko gunean izena eman beharko dute datu pertsonalei buruzko fitxa betez (izen-abizenak, helbidea, etab.), eta erosketa-tiketari buruzko informazioa emanez.

Halaber, CINES GORBEIA ZINEMAK aretoen kasuan, erositako sarrera bakoitzak emango du aukera kanpainaren webgunean (www.centrocomercialgorbeia.com) izena emateko, eta hortaz, zozketan parte hartzeko.

Tiket edo erosketa-faktura bakoitzarekin nahiz zinemako sarrera bakoitzarekin izena behin bakarrik eman ahal izango du pertsona bakoitzak. Bezeroak nahi adina aldiz izena eman ahal izango du, erabili nahi dituen erosketa-tiketen arabera.

FUNTSEZKOA DA PARTE HARTZEKO ERABILI DEN EROSKETA TIKETA EDO FAKTURA EDOTA ZINEMAKO SARRERA GORDETZEA, SARIA JASOTZEKO NAHITAEZ AURKEZTU BEHARKO BAITA.

Irailaren 25ean egingo da sariaren zozketa. Irabazle suertatu denak lehiaketaren baldintzetakoren bat ez betetzea gerta daitekeenez, erreserbarako beste 3 izen aterako dira, ateratze-ordena mantenduz. Saridunak ezingo du inolaz ere sariaren zenbatekoa dirutan eskatu.

Zozketaren emaitza nahiz aldez aurreko kanpaina prentsaren bidez,www.centrocomercialgorbeia.com webgunean, eta Merkataritza Gunearen sare sozialen bidez ezagutaraziko da.

“Handia” filmaren proiekzioa

Gutxienez 10€-ko erosketa egin edo zinemako sarrera bat erosi duten Gorbeia Merkataritza Guneko bezeroek (18 urtetik gorakoek) datorren urriaren 5ean 20:00etan Gorbeia Zinemetan “Handia” filmaren doako aurkezpen/proiekziora joan nahi izanez gero, gonbidapenak jaso ahal izango dituzte (pertsona bakoitzeko gehienez 2 gonbidapen) irailaren 25etik aurrera Gorbeia Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoetan erosketa-tiketa edo zinemako sarrera aurkeztuta, astelehenetik ostegunera 9:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00 ordutegian edo ostiraletan 8:00 – 15:00 ordutegian. Gonbidapenak ordena kronologiko hertsian banatuko dira, aretoaren edukiera osoa hartu arte.

Gonbidapenak ezingo dira diru xeheagatik aldatu, eta soilik filma ikusteko sarrera dira, hau da, promoziotik kanpo da filma ikustearekin lotuta doazen beste ezein gastu (janari-edariak, bidaiak…).

IZEN-EMATEKO FORMULARIOA BETETZEN DUTEN PARTE-HARTZAILEEK DATUEN BABESERAKO 15/1999 LEGE ORGANIKOAN XEDATUTAKOEI BURUZKO INFORMAZIOA JASO ETA ONTZAT EMAN IZANA JOTZEN DA, ETA JASOTAKO DATUAK GORBEIA MERKATARITZA GUNEKO JABEKIDEEN ARDURAPEAN DAGOEN “PROMOCIONES” IZENEKO FITXATEGIAN GORDEKO DIRENAREN JAKINAREN GAINEAN IZANGO DIRA. FITXATEGI HORREN XEDEA ESKAINTZA ETA PROMOZIOAK BIDALTZEKO, ZOZKETETAN PARTE HARTZEKO, INKESTAK EGITEKO, PUBLIZITATEA BIDALTZEKO, HARPIDETZEKO, ETAB. DATUAK JASOTZEA IZANGO DA.

GAINERA, PARTE-HARTZAILEARI JAKINARAZTEN ZAIO SARITUA SUERTATUZ GERO BERE IDENTIFIKAZIO-DATUAK NAHIZ SARITUA IZAN DELA JASOTA GERATZEKO ATERA LITEKEEN ARGAZKIA ZENTROAREN WEBGUNEAN, FACEBOOK, TUENTI EDOTA BESTELAKO SARE SOZIALETAN ETA KANPOKO BESTE HAINBAT KOMUNIKABIDETAN ARGITARATU AHAL IZANGO DELA.

GAINERA, MERKATARITZA GUNEKO PRODUKTUEI BURUZKO PUBLIZITATERIK EDO KOMUNIKAZIO KOMERTZIALIK JASO NAHI EZ IZATEKOTAN, EDO GOIAN AIPATUTAKO DATUAK ARGITARATZEAREKIN ADOS EZ EGOTEKOTAN, DATUAK ESKURATZEKO, ZUZENTZEKO, EZEZTATZEKO ETA UKO EGITEKO ESKUBIDEA IZANGO DU PARTE-HARTZAILEAK. HORRETARAKO, IDATZIZ JAKINARAZI BEHARKO DU, ZUZENBIDEAK ONARTUTAKO IDENTIFIKAZIOA ERANTSITA (NAN FOTOKOPIA ADIBIDEZ), GORBEIA MERKATARITZA GUNEKO JABEKIDEEN ELKARGOA, MIÑAO NAGUSIA ERREPIDEA Z.G. - 01196 ETXABARRI-IBIÑA (ARABA) HELBIDERA BIDALITA EDO POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ CENTROGORBEIA@TELEFONICA.NET HELBIDERA IDATZITA. GAIAN "DATUEN BABESA" ZEHAZTU BEHARKO DA.