Lege Oharra

Ohartarazpen honen bidez, GORBEIA MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAK, datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 5. artikulua betez, datu pertsonalak babesteko jarraitzen duen politikari buruzko informazioa helarazi nahi die ‘WWW.CENTROCOMERCIALGORBEIA.COM webgunearen erabiltzaileei. GORBEIA MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAREN IFK H – 01318914 da.

GORBEIA MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAK ez du bere gain hartzen adierazitako webguneari lotuta dauden edo hipertestu-esteken bitartez webgune horretatik eskuragarri dauden beste webgune batzuen edukiaren erantzukizunik. Beste webgune batzuekiko estekak sartzeak ez du esan nahi GORBEIA MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAK horien edukiak onartzen dituenik, ezta GORBEIA MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAREN eta haien titularren artean ezein loturarik dagoenik ere. Adierazitako webgunearen edukiak GORBEIA MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAREN baimenik gabe kopiatzea, erreproduzitzea, transmititzea, banatzea edo argitaratzea debekatuta dago. Webgunearen edukiak aldi baterako erreproduzitu eta biltegiratu ahal izango dira, betiere webgunea ordenagailu pertsonal batetik erabiltzeko eta bistaratzeko ezinbestekoa bada.

Erabiltzaileak webgune honetako informazio oro eskura dezake, datu pertsonalik eman behar izan gabe. Hala ere, erabiltzaileak posta elektronikoaren bidez kontsultaren bat egin edo curriculuma bidaltzeko asmorik balu, formulario bat bete beharko du. Formulario horren bitartez emandako datu pertsonalak CURRICULUMS y/o USUARIOS WEB izeneko fitxategian gordeko dira. Fitxategi horren jabe eta arduraduna GORBEIA MERKATARITZA GUNEKO JABEEN TALDEA da, 01138 ETXABARRI-IBIÑA (ARABA), CTRA. MIÑANO MAYOR S/N helbidea duena. Fitxategi horren xede da langileen aukeraketa egitea, egindako kontsultei erantzutea, fitxategia bete izanagatik dagozkizun abantailak eskaintzea eta zure profil partikularrera egokitutako eskaintzak helaraztea, dela posta arruntaz, dela posta elektronikoaren (e-mail) bitartez, beti ere politika honetan zehazten den prozedura erabilita kontrakorik aditzera ematen ez duzun bitartean.

Hala ere, erabiltzaileek bisitatutako pantailei, webgunean emandako denborari eta egindako deskargei buruzko informazioa lortu ahal izango da era anonimoan (estatistika-ondorioetarako), eskainitako zerbitzuetan hobekuntzak landu eta oinarrizko administrazio-zereginak egin ahal izan daitezen. Nolanahi ere, ez da nabigazioari buruzko bestelako daturik jasotzen, eta ez da ‘cookierik’ instalatzen erabiltzaileen ekipoan.

Interesdunak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu, eta, horretarako, idazki bat bidali beharko dio GORBEIA MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOARI posta bidez, “L.O.P.D.” erreferentzia adierazita, edota e-mail bidez honako helbide honetara: CENTROGORBEIA@TELEFONICA.NET, identitatea egiaztatuta. Eskaeran, honako hauek adierazi beharko dira: interesdunaren eta, onartzen den kasuetan, hura ordezkatzen duen pertsonaren izena, abizenak eta NANaren kopia, ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua, eskaeraren xede zehatza, jakinarazpenetarako helbidea, data, eskatzailearen sinadura eta eskaera egiaztatzen duten dokumentuak. Eskaerak zehaztutako baldintzak betetzen ez baditu, zuzentzeko eskatuko da. Eskuratzeko eskubideari dagokionez, eskaera eraginpean hartutakoaz bestelako pertsona batek egiten duenean baino ez da ukatuko. Ez da kontraprestaziorik eskatuko eskubideak erabiltzeagatik.

GORBEIA MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAK datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horien aldaketa, galera eta baimendu gabeko tratamendua edo sarbidea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamenduari lotutakoak hartu ditu, betiere teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek izan ditzaketen arriskuak (giza jardunaren zein ingurumen fisiko edo naturalaren ondoriozkoak) kontuan hartuta. Hartutako neurri tekniko eta antolamendu-neurri horien bidez, segurtasunaren arloko oinarrizko helburuak lortu nahi dira, hala nola: konfidentzialtasuna (hots, baimendu gabeko pertsonei informazioa eskuratzeko aukera mugatzea), osotasuna (hots, informazio fidagarria eta kalitatekoa izatea) eta eskuragarritasuna (hots, baimendutako erabiltzaile bati eskaera bidez informazio-sistemarako sarbidea bermatzea).