Aisialdi plana Gorbeia
Sustapena 2026ko ekainaren 19tik irailaren 30era egongo da indarrean.
Aisia Planaren Lege Oinarriak
1.- ENPRESA ANTOLATZAILEA
Gorbeia Merkataritza Gunearen jabekideen erkidegoa
Etxabarri Ibiña (Araba), Miñao errepidea z.g.
945 46 07 46
2.- SUSTAPENAREN HASIERA ETA AMAIERA DATA
Sustapena 2026ko ekainaren 19tik irailaren 30era egongo da indarrean.
3.- MEKANIKA
Gorbeia Merkataritza Guneak Aisia Plana izeneko sustapena jarri du abian, lehen aipatutako datetan, eta, horren bidez, Merkataritza Guneko bezeroek eta erabiltzaileek sustapen eta deskontu bereziez gozatu ahal izango dute guneko saltokietan.
Deskontua bi eskaintza eta/edo sustapen dituen pack batek osatzen du, eta bezeroak Merkataritza Gunearen webgunean erosi ahal izango du (https://www.centrocomercialgorbeia.com/).
Plan horien bidez, bi saltokitako bi deskontu eta/edo sustapen konbinatu ahal izango dira; hala, erabiltzaileak interesatzen zaizkion aisialdi plan guztiak eskuratu ahal izango ditu.
Plana erosi ondoren, sistemak mezu elektroniko bat bidaliko dio adierazitako postara, bi QR koderekin.Kode horiek bi saltokietan erakutsi beharko ditu erosleak, deskontua aplikatu ahal izateko.QR kodea saltokian baliozkotu ondoren, desgaituta geratuko da, eta ezin izango da berriro erabili.
Deskontu packak trukatzeko epea 2026ko irailaren 30ean amaituko da.
Nahi beste Aisia Plan eros daitezke.
Sustapenak horiek indarraldian dauden egunetan trukatu ahal izango dira saltokietan, nahiz eta modu dualean erosi behar izan.
Hauek dira atxikitako saltokiak eta deskontuak edo sustapenak:
- CINES GORBEIA ZINEMAK:
Zinemarako sarrera: 3 €, astelehenetik igandera, edozein saio edo filmetarako. Betaurrekoak eta 3D gehigarria aparte.
- McDONALD'S®:
o McMenu® bat: 6,90 €.
Eskaintza 2026/09/30era arte egongo da indarrean. Baliagarria honako hauentzat: McMenu® BigMac® ertaina, McPolo®, McRoyal Deluxe®, CuartodeLibra® edo 9 Nugget. Gasteizko McDonald’s jatetxeetan trukatu ahal izango da. Ezin da beste sustapen batzuekin metatu.
PREZIOA: 6,90 €, BEZa barne
- BIG KARTING:
o 10 minutuko saioa, 15 €-ren truke.Helduentzat eta haurrentzat balio du (ez da baliagarria biplaza, dift kart eta superkartetarako). Irekita dauden egun guztietan, eta ohiko ordutegian. Sustapena amaitu arte balio du
PREZIOA: 15 €, BEZa barne
- MeSpace:
o Ordubeteko jolas saioa, astelehenetik ostegunera (jaiegunetan izan ezik): 10 €. Eskaintza 2026/09/30era arte egongo da indarrean.
o Ordubeteko jolas saioa, ostiral, larunbat edo jaiegunetan: 12 €. Eskaintza 2026/09/30era arte egongo da indarrean.
- MR. WOK:
o Menu 1, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), edaria barne (ura, freskagarria, garagardoa, ardo kopa), sustapena amaitu arte. Prezioa: 17 €, BEZa barne
o Menu 1, asteburuetan eta jaiegunetan, edaria barne (ura, freskagarria, garagardoa, ardo kopa), sustapena amaitu arte.
Prezioa: 21 €, BEZa barne
- KIDS CITY:
o Ordubeteko jolas saioa, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), sustapena amaitu arte.
PREZIOA: 5,50 €, BEZa barne
o Ordubeteko jolas saioa, asteburuetan, sustapena amaitu arte.
PREZIOA: 7,50 €, BEZa barne
- Pádel & Spa Gorbeia:
o Padel partida: 6 €
Pertsona bakoitzeko prezioa. 90 minutuko partida.
o Padel eskola indibiduala: 30 €
Pertsona bakoitzeko prezioa. 60 minutuko partida.
- Nagu´s:
o Plater konbinatua. Eskalopea izan ezik (+1 euro). Astelehenetik larunbatera, 12:30etik 16:00etara
PREZIOA: 11,50 €, BEZa barne
o Laneguneko menua. Astelehenetik ostiralera, 12:30etik 16:00etara
PREZIOA: 13,50 €, BEZa barne
o Larunbateko menua. Larunbatetan, 12:30etik 16:00etara
PREZIOA: 16,90 €, BEZa barne
Hauek dira sustapenen konbinazioak:
- ZINEMA + McDONALD’S®
- ZINEMA + NAGU´S
- ZINEMA + BIG KARTING
- ZINEMA + MESPACE
- ZINEMA + MR WOK
- ZINEMA + KIDS CITY
Nola eros daitezke sarrerak?
Saltokietan dauden planetako sarrerak erosteko, pauso hauek eman behar dira:
- Erosleak nahi duen plana aukeratu beharko du. Antolatzaileak argitaratutako planaren informazioa berrikusi ondoren, erosi nahi duen planeko sarrera kopurua aukeratu, eta “Jarraitu” sakatu beharko du.
- Erregistroko inprimakia bete, eroslearen izen-abizenak, posta elektronikoa eta pasahitza sartuta (“Eroslearen Erregistroko Inprimakia”), eta berariaz onartu beharko du bere datu pertsonalak eskatutako helburuetarako erabiltzea, bai eta terminoak eta baldintzak ere, eta “Jarraitu” sakatu beharko du. Erabiltzailea izango da segurtasun maila egokia duen pasahitz bat hautatzearen erantzule bakarra. Horretarako, erabiltzaileari gomendatzen zaio ez hautatzea konbinazio nabarmenak pasahitz gisa, horrelakoak erraz deszifratzen baitituzte hirugarrenek. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da pasahitza isilpean gordetzea, eta ezein hirugarreni ez ematea. Erabiltzaileak sumatzen badu bere pasahitza hirugarrenen batek jakin duela, berehala aldatu beharko du pasahitza.
- Ordainbidearen datuak sartu (horren bidez, sarrer(ar)en prezioa ordainduko da), eta “Sarrerak erosi” aukera hautatu beharko du. Une horretan, erosleak baieztatzen du sartutako ordainketa datuak zuzenak eta egiazkoak direla, eta onartzen du sarrer(ar)en prezioa kargatzea.
- Ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko zaio erosleari Erregistro Inprimakian adierazi duen helbidera, sarre(ra)ren erosketa berresteko (“Erosketaren berrespena”). Litekeena da Erosketaren Berrespena ez jasotzea "Sarrera erretiluan", Interneteko zerbitzu batzuek spam gisa detektatzen baitute, eta, beraz, erosleari gomendatzen diogu, kasu guztietan, "Zabor posta" edo spama berrikustea.
- Erosketaren berrespena jaso ondoren, erosleak bere sarrera(k) deskargatu eta inprimatu ahal izango d(it)u, eta hor, erosketari buruzko informazioa adieraziko da.
Kontingentzia sistema:
Aisia Plana erostean edo saltokian QR kodea egiaztatzean gorabeheraren bat izanez gero, jarri harremanetan helbide honen bidez: centrogorbeia@telefonica.net edo 945 46 07 46 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara.
4.- DATU PERTSONALEN BABESA
Gorbeia Merkataritza Guneko jabekideen erkidegoa da zure datuen tratamenduaren enpresa arduraduna. Zehazki, Arabako Etxabarri Ibiñan dago, Miñao errepidea, z.g. (IFK: H01318914).
Gorbeia Merkataritza Gunearentzat oso garrantzitsua da zure pribatutasuna eta datu pertsonalak babestea.
Beraz, zure informazio pertsonala modu seguruan gorde eta kontu handiz tratatuko dugu.
Datuen babesarekin lotuta aplika daitekeen araudian xedatuta dagoenarekin bat etorrita, eta zehazki, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorrita, parte hartzaile bakoitzak, Lege Oinarri hauek onartuz, baimena ematen du zozketa honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalak Gorbeia Merkataritza Gunearen jabetzako fitxategi batean sartzeko, eta, beraz, zozketako parte hartzea izapidetzeko, eta, hala badagokio, irabazleari sariaren berri emateko erabiltzeko.
6.- APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA
Lege oinarri hauek Espainiako Legediaren arabera arautuko dira. Oinarri hauen balioari, interpretazioari edo betetzeari buruz planteatu daitekeen erreklamazio edo eztabaida oro ebazteko eskumena Vitoria-Gasteiz hiriko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute.
SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA SUSTAPENAREN OINARRIAK