image description

150€-ko 2 Pack-en zozketa, merkataritza-gune osoan gastatu beharrekoa

Gorbeia Merkataritza Guneak 2 pack hauek zozketatzen ditu Facebooken duen orriaren bitartez

 

 

Martxoan, Gorbeiak liburuxka digital bat atera du, merkataritza-parkeko establezimenduetan kontsultatzeko dauden eskaintzak biltzeko.

Liburuxka honen harira, martxoaren 1etik 31ra, zozketa bat egingo da Facebook bidez Gorbeia Merkataritza Parkeko bezero eta erabiltzaileek eskaintza horietaz gozatu ahal izan dezaten. Begiratu liburuxka digitalari eta bilatu zozketaren ikonoa orrien artean.

 

BISITATU LIBURUXKA

 

 

Gogoan izan ikonoa liburuxkan non dagoen, buruz ikasi edo gogoratu. Izan ere, zozketan irabazle ateraz gero, apirilaren 1ean, ikonoa non dagoen galdetuko da, irabazleetako bat dela baieztatzeko.

 

Berrikusi zozketaren lege-oinarriak, zozketaren mekanika hobeto ezagutzeko:

 

 

Gorbeiako erosketa packa lortzeko zozketaren lege oinarriak

SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA

1.- ENPRESA ANTOLATZAILEA

Gorbeia Merkataritza Guneko jabekideen erkidegoa
IFK: H01318914.
Etxabarri Ibiña (Araba), Miñao errepidea, z/g
945 46 07 46
centrogorbeia@telefonica.net

 

2.- SARIAK

Zozketan, honako sari hauek banatuko dira, Gorbeiaren Facebook orriaren bidez (facebook.com/ParqueComercialGorbeia/).

  • 150 €-ko 2 pack Gorbeia Merkataritza Gune osoan gastatzeko (10 €-ko 15 erosketa txartel).

 

3.- SUSTAPENAREN HASIERA ETA AMAIERA DATA

Parte hartzeko epea otsailaren 28an irekiko da eta martxoaren 31n amaitu.

 

4.- ZOZKETAREN MEKANIKA ETA PARTE HARTZEKO MODUA

Gorbeia Merkataritza Guneak post bat argitaratuko du Facebookeko bere orrialdean.Orrialdearen jarraitzaile diren erabiltzaileen artean lehen aipatutako sariak zozketatuko dira, baldin eta argitalpenari buruzko iruzkinak egin, eta hura partekatzen badute.

Parte hartzea baliozkoa izan dadin, erabiltzaileek Gorbeia Merkataritza Guneko Eskaintzen Liburuxka Digitalera sartu beharko dute https://www.centrocomercialgorbeia.com/webgunean, eta zozketaren logotipoa liburuxkan bertan bilatu.

Irabazle izendatutakoek logotipo hori non zegoen gogoratu beharko dute: logotipoaren orriari dagokion orrialdea edo marka.Parte hartzeko epea amaitu ondoren, logotipoa liburuxkatik kenduko da, eta, beraz, parte hartzaileek logotipoa non zegoen gogoratu beharko dute.

Zozketan parte hartzeko baldintzak:

1. Erabiltzailea 18 urtetik gorako pertsona fisikoa izatea.
2. Facebooken Gorbeia Merkataritza Gunearen jarraitzaile izatea, Facebooken egindako argitalpenari iruzkina egitea eta hura partekatzea, eta Gorbeia Merkataritza Gunearen webgunean liburuxkara sartzea, zozketaren logotipoa bilatzeko.

3. Post-ean baldintza horiek betetzen dituzten parte hartzaile guztien artean zozketa bat egingo da, 150 €-ko erosketa pack bakoitzeko bi irabazleak ausaz hautatzeko.Sustapen honen irabazlea hautatzeko erabiliko den aplikazioa “Easypromos” izango da (https://www.easypromosapp.com/es/).

4. Zozketa eguna:apirilaren 1an.

5. Irabazleak aukeratu ondoren, mezu pribatu baten bidez jarriko gara haiekin harremanetan.Liburuxka Digitalaren barruan zozketaren logotipoa non zegoen galdetuko zaie, eta galderari zuzen erantzuten diotenak soilik joko dira irabazletzat. Horretarako, adierazi beharko dute zein orrialdetan edo zein markaren orrian zegoen. Erantzun gisa ez da onartuko liburuzkaren 3. orrialdean agertzen den logoa, zozketaren mekanikaren azalpena baita. Gorbeia Merkataritza Guneak honako datu pertsonal hauek eskatuko ditu harremanetarako: izen-abizenak eta NA.Datu horiek saria emateko baino ez dira erabiliko.

6. 72 ordu igaro ondoren irabazleetakoren batekin harremanetan jarri ezin izan bada, ordezko irabazlea aukeratuko da, modu berean.

7. Saridunek Gorbeia Merkataritza Guneko gerentzia bulegora joan beharko dute erosketa txartelak jasotzera, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara.

Irabazleek sariarekin argazki bat ateratzea onartzen dute eta baimena ematen dute argazki hori Gorbeia Merkataritza Gunearen berezko komunikabideetan argitaratzeko (webgunea, sare sozialak, Merkataritza Guneko publizitatea), Gorbeia Merkataritza Guneak hala egiteko eskatuz gero.

Erosketa txartelak jasotzeko azken eguna apirilaren 22a izango da.

8. Sariak ezingo dira inoiz dirutan duten balioarekin trukatu.Sariak baliatzeak edota jasotzeak dakartzan gastuak irabazleen kontura izango dira.

 

5.- MUGAK

Egiaztatzen bada parte hartzaile batek ez dituela Lege Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen, edo parte hartzeko emandako datuak ez badira zuzenak, parte hartzea baliogabetuko da, eta zozketatik baztertuta geratuko da automatikoki, eta zozketa honen arabera emandako sarien gaineko eskubide oro galduko du.

Emandako saria ezingo da transferitu ezta parte hartzaileak eskatuta aldatu edo konpentsatu ere, eta ezingo da beste produktu batekin ezta diruarekin ere trukatu.

Gorbeia Merkataritza Guneak, horretarako bidezko arrazoia izanez gero eta legezko eran jakinarazi ondoren, zozketa hau aldatu, bertan behera utzi edo zabaltzeko eskubidea izango du.Zozketa hau ezin bada egin, bertan iruzurrak, akats teknikoak edo Gorbeia Merkataritza Gunearen kontrolpean ez dauden beste arrazoi batzuk hauteman direlako, zeinek zozketaren garapen egokiari eragiten baitiote, zozketa deuseztatu, aldatu edo bertan behera uzteko eskubidea izango dugu.

Irabazlearen kontura joango dira saria onartzeak ekar diezaiokeen zerga oro, baita sustapenaren ondoriozko beste edozein gastu ere, Gorbeia Merkataritza Guneak Lege Oinarri hauetan berariaz onartuta ez badago.

 

6.- IRUZKINAK EDO IRITZIAK ARGITARATZEA

Ez da onartuko eduki desegokia duen, iraingarria, laidogarria edo diskriminatzailea den edo hirugarrenen eskubideak urra ditzakeen iruzkin edo iritzirik.Halaber, ez da onartuko norbaiten aurkako iruzkinik, baldin eta ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen printzipioak urratzen baditu.Ez dugu gure gain hartuko zozketako parte hartzaileek egindako iruzkinek eragindako kalteen erantzukizunik, baldin eta edozein unetan beste parte hartzaile batzuen sentsibilitatea mindu badezakete.

 

7.- FACEBOOK

Facebookek ez du sustapena babesten, abalatzen edo kudeatzen, eta ez dago hari lotuta; beraz, parte hartzaileek erantzukizun orotatik libre utziko dute Facebook, sustapenaren ondorioz gerta litezkeen kalteengatik.

 

8.- DATU PERTSONALEN BABESA

Gorbeia Merkataritza Guneko jabekideen erkidegoa da zure datuen tratamenduaren enpresa arduraduna. Zehazki, Arabako Etxabarri Ibiñan dago, Miñao errepidea, z/g (IFK: H01318914).

GorbeiaMerkataritza Gunearentzat oso garrantzitsua da zure pribatutasunaren eta datu pertsonalen babesa.Beraz, zure informazio pertsonala modu seguruan gorde eta kontu handiz tratatuko du.

Datuen babesarekin lotuta aplika daitekeen araudian xedatuta dagoenarekin bat etorrita, eta zehazki, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorrita, parte hartzaile bakoitzak, Lege Oinarri hauek onartuz, baimena ematen du zozketa honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalak Gorbeia Merkataritza Gunearen jabetzako fitxategi batean sartzeko, eta, beraz, zozketako parte hartzea izapidetzeko, eta, hala badagokio, irabazleari sariaren berri emateko.

Parte hartzaileek hauetarako eskubidea dute: (i) beren datu pertsonalak eskuratzeko, (ii) datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko, (iii) datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko, (iv) datuen tratamenduaren aurka egiteko eta (v) datuen eramangarritasuna eskatzeko.Parte hartzaileek eskubide horiek guztiak erabili ahal izango dituzte centrogorbeia@telefonica.net helbide elektronikoan, eskaeraren arrazoia adieraziz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Gorbeia Merkataritza Guneko pribatutasun politika kontsulta dezakezu, esteka honen bitartez:https://www.centrocomercialgorbeia.com/informacion-proteccion-de-datos

 

9.- ALDAKETAK

Guretzat gordetzen dugu sustapenaren oinarri hauek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea; betiere, hala eginda, zozketako parte hartzaileen eskubideak kaltetzen edo urritzen ez badira.

 

10.- APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Lege oinarri hauek Espainiako Legediaren arabera arautuko dira.Oinarri hauen balioari, interpretazioari edo betetzeari buruz planteatu daitekeen erreklamazio edo eztabaida oro ebazteko eskumena Vitoria-Gasteiz hiriko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute.

 

SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA