Merkal Calzados

Saltoki haundiak

MERKAL CALZADOS, Espainiako oinetakoen banaketan liderrak diren denden katea, VIVARTE taldekoa da. Instalazio zabalak dituzte bezeroei estilo eta kalitate guztietako produktuak eskaintzeko: kiroletarako oinetakoetatik jaietarako oinetakoetara; tartean casual, joera berriak, klasikoak edo nahitaez egon behar duten oinarrizkoak. Kalitateekin ere gauza bera gertatzen da, gustu guztietarakoak dituzte: prezio erakargarrienetako material sintetikoetatik kalitate goreneko larruaz egindako produktuetara. Eta hori guztia kalitate/prezio sintonia perfektuan oinarrituta, izan ere, dendetan dauden erreferentzia-kopuru handiari, “autozerbitzu” ereduari eta multinazional handi bateko kide izateari esker merkatuko preziorik lehiakorrenetan kokatu baita MERKAL.

  • Telefonoa: 945 041 937
  • Ordutegiak: Astelehenetik larunbatera 9:30 - 21:30
  • Web: www.merkal.com

Promozioak eta eskaintzak