image description

La roja Gorbeia Zinemetan

LA ROJA GORBEIA ZINEMETAN

1. ENPRESA ANTOLATZAILEA, DENBORA ETA LURRALDE ESPARRUAK ETA PARTE HARTZAILEAK

Sozietatearen helbidea: Gorbeia Merkataritza Gunearen Jabekideen Erkidegoa

IFK: H-01318914

Helbidea: Etxabarri Ibiña (Araba), Miñao errepidea z.g.

Telefonoa: 945 46 07 46

Helbide elektronikoa: centrogorbeia@telefonica.net

Sustapen hau Gorbeia Merkataritza Guneak antolatzen du, eta, “La Roja Gorbeia Zinemetan” kanpainaren barruan, Espainiako Futbol Selekzioak jokatzen dituen partidak ikustera Gorbeia Zinemetako emanaldietara joaten diren pertsona fisiko guztiei zuzenduta dago.

Hasiera batean, sustapena honako norgehiagoka hauetarako izango da baliozkoa:

  • 2026ko ekainaren 15a, 18:00etan.
  • 2026ko ekainaren 21a, 18:00etan.

Espainiako Selekzioak txapelketa barruan partida gehiago jokatzen baditu, sustapena automatikoki luzatuko da partida horietara, gehienez zazpi (7) partidara arte.

Partidak ikustea doakoa izango da, baina ezinbestekoa izango da Gorbeia Zinemetako leihatilan edo www.cinesgorbeia.com webgunean aldez aurretik sarrera hartzea, eserleku guztiak bete arte.

Sustapen honetan parte hartzeak esan nahi du lege oinarri hauek osorik onartzen direla.

2. SUSTAPENAREN HELBURUA

Sustapenaren helburua da Gorbeia Zinemetan egingo diren Espainiako Selekzioaren partiden emanaldietara joatea sustatzea, eta bertaratutakoak saritzea. Horretarako, opariak emango zaizkie, han bertan zozketak egingo dira, bai eta azken zozketa bat ere.

3. SARIAK ETA OPARIAK

3.1. Ongietorri kita

Sarrerak leihatilan edo online hartzen dituzten parte hartzaile guztiek ongietorri kit bat jasoko dute, izakinak agortu arte.

3.2. Hainbat zozketa, emanaldian zehar

Emanaldi bakoitzean hainbat zozketa egingo dira aretoan dauden guztien artean.

Sarietan honako hauek izango dira:

  • McDonald's-en merchandising-a.
  • Gorbeia Zinemetako krispeta eta freskagarrien konboak.
  • Erosketa txartelak Gorbeia Merkataritza Gunerako
  • Gorbeia Zinemetako zinema sarreren bonuak.

Antolatzaileek eskubidea izango dute sariak antzeko ezaugarri eta balioko beste batzuengatik aldatzeko.

3.3. Telebista baten zozketa

Gorbeia Merkataritza Gunearen webguneko inprimakia behar bezala osatzen duten parte hartzaile guztiek honako hauen zozketan parte hartuko dute:

  • Carrefourrek emandako telebista bat.

Zozketa, hain justu, kanpaina amaitu eta sustapenean aitzat hartutako Espainiako Selekzioaren azken partida jokatu ondoren egingo da.

Zozketa egingo den eguna Gorbeia Merkataritza Guneko kanal ofizialen bidez jakinaraziko da.

3.4. Opari berezia

Parte hartzaile guztiek munduko txapelketaren edalontzi bat eskuratu ahal izango dute, bereziki editatua, partidari dagokion sarrera aurkeztu eta McMenu bat erosiz.

Edalontzia emateko, ezinbestekoa izango da stocka izatea eta McDonald's-ek ezarritako baldintzak betetzea.

4. PARTE HARTZEKO MODUA

Sustapenean parte hartzeko beharrezkoa izango da:

  1. 18 urtetik gorako pertsona fisikoa izatea.
  2. Gorbeia Zinemetako leihatilan sustapeneko edozein partidatarako sarrera bat doan jasotzea.
  3. Jasotako sarrera gordetzea.

Bertan egingo diren zozketetan parte hartzea

Sarrera balioduna duten guztiek automatikoki parte hartuko dute partidaren emanaldian egindako zozketetan.

Zozketako edozein sari jaso ahal izateko, zozketa egiten den unean aretoan egotea derrigorrezkoa izango da.

Telebistaren zozketan parte hartzea

Parte hartzaileek www.centrocomercialgorbeia.com webgunean prestatutako inprimakian bete ditzakete datu hauek:

  • Izena.
  • Abizenak.
  • NANa.
  • Helbide elektronikoa.
  • Telefono zenbakia.
  • Zer egunetan joan den zinemara.
  • Gainera, lege oinarri hauek eta pribatutasun politika onartu beharko dira.

Parte hartzeko ez da sarrera erantsi edo erregistratu beharrik izango.

Hala ere, parte hartzaile guztiek parte hartu duten partidari dagokion sarrera gorde beharko dute, irabazle izanez gero derrigorrezkoa izango baita, parte hartzea egiaztatzeko.

Joandako aldi bakoitzak behin parte hartzeko eskubidea emango du.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez zazpi (7) aldiz parte hartu ahal izango du kanpaina osoan: Espainiako Selekzioaren partida bakoitzeko parte hartze bat.

Antolakuntzak parte hartzailearen nortasuna eta parte hartzearen baliozkotasuna egiaztatzeko beharrezkoa den edozein dokumentazio osagarri eskatu ahal izango du.

5. IRABAZLEAK ZEHAZTEA

Zozketak emanaldietan

Merchandising, krispeta konbo, erosketa txartel eta zinema sarreren bonuen zozketak aretoan daudenen artean egingo dira emanaldi bakoitzean.

Zozketa bakoitzaren mekanika zehatza norgehiagoka hasi aurretik edo bitartean jakinaraziko da.

Sariak antolatzaileek emandako jarraibideen arabera jaso beharko dira.

Telebista baten zozketa

Kanpaina amaitu ondoren, web inprimakiaren bidez erregistratutako baliozko partaidetza guztien arteko zozketa egingo da, ausaz.

Honako hauek aukeratuko dira:

  • Irabazle bat (1).
  • Bi (2) ordezko.

Irabazlearekin harremanetan jarriko gara telefono edo posta elektroniko bidez.

Aurrenekoz harremanetan jartzen saiatu, eta zazpi (7) egun natural igaro ondoren irabazlea aurkitu ezin izan bada, edo irabazleak bere parte hartzea behar bezala egiaztatzen ez badu, saria lehen ordezkoari pasatuko zaio, eta, hala badagokio, bigarren ordezkoari.

Saria jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da honako hauek aurkeztea:

  • Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
  • Ikusitako partidari dagokion sarrera.

Dokumentazio hori aurkeztu ezean, parte hartzea baliogabetuta geratuko da.

6. MUGAK

Honako hauek ezin izango dute sustapenean parte hartu:

  • Gorbeia Merkataritza Guneko langileek.
  • Sustapenari zuzenean lotutako enpresa laguntzaileetako langileek.
  • Antolaketan parte hartzen duen edozein pertsonak.

Pertsona bakoitzak gehienez zazpi (7) aldiz parte hartu ahal izango du kanpaina osoan.

Sariak ezin izango dira diruagatik trukatu, ezta beste produktu edo zerbitzu batzuengatik ordezkatu ere.

Sariak pertsonalak eta besterenezinak dira.

Gorbeia Merkataritza Guneak beretzat gordeko du iruzurtzat jotzen duen edo oinarri hauetan ezarritako edozein baldintza betetzen ez duen edozein partaidetza baztertzeko eskubidea.

Era berean, ezinbesteko arrazoiengatik edo kontroletik kanpoko arrazoiengatik sustapena aldatzeko edo bertan behera uzteko eskubidea izango du.

7. DATU PERTSONALEN BABESA

Tratamenduaren arduraduna:

Gorbeia Merkataritza Guneko Jabekideen Erkidegoa. Etxabarri Ibiña (Araba), Miñao errepidea, z.g. IFK: H-01318914

Parte hartzaileek emandako datuak helburu hauekin tratatuko dira:

  • Sustapeneko parte hartzea kudeatzea.
  • Aurreikusitako zozketak egitea.
  • Irabazleekin harremanetan jartzea.
  • Sarien banaketa kudeatzea.

Datuak tratatzeko oinarri juridikoa parte hartzaileak oinarri hauek onartzean emandako baimena da.

Parte hartzaileek datuetara sartzeko, horiei aurka egiteko edo datuak zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta eramateko eskubideak gauzatu ahal izango dituzte, helbide honetara idatzia bidalita:

centrogorbeia@telefonica.net

Edo, bestela, posta bidez, lehen adierazitako helbidera idatzita. Horretarako, NANaren kopia erantsi beharko da, eta, gaian, “DATUEN BABESA” adierazi.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, parte hartzaileek Gorbeia Merkataritza Gunearen webgunean argitaratutako Pribatutasun Politika kontsultatu ahal izango dute.

8. OINARRIAK ALDATZEA

Gorbeia Merkataritza Guneak beretzat gordeko du lege oinarri hauek aldatzeko eskubidea, baldin eta horretarako arrazoi justifikatua badago, eta konpromisoa hartzen du egindako aldaketak behar bezala jakinarazteko, horrek parte hartzaileek eskuratutako eskubideei kalterik egin gabe.

9. APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Oinarri hauek indarrean dagoen Espainiako legediak arautuko ditu.

Oinarri hauek interpretatzean edo aplikatzean sor daitekeen edozein eztabaidatarako, aldeak Gasteizko Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira espresuki, legokiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginez.