image description

Din Dan Don Abestu gabon kanta eta irzbazi sari galantaren oinarriak

Promozio hau indarrean izango da 2016eko azaroaren 18tik abenduaren 17ra arte. Edozein hizkuntzetan abestutako gabon kanten lehiaketa da, musika-tresnaz lagunduta egin daitekeena, eta gehienez 3 minutuz (ggb.) luza daitekeena.

Izena eman duten guztien parte-hartzea burutu ondoren, maila bakoitzerako 3 finalistak izendatuko dira eta azken fasea egingo da abenduaren 23an, arratsaldeko 17:00etan. Finalean abestia kantatu ondoren, Gorbeia Merkataritza Guneko langileez eta El Correo egunkariko ordezkariez osaturiko epaimahaiak lehiaketaren behin betiko irabazleak izendatuko ditu maila bakoitzerako.

Lehiaketarako 4 maila hauek osatu dira:

Haurrak (4 urtetik 12 urtera arte):
Banaka
Taldeka (gehienez 10 pertsona)

Helduak (13 urtetik aurrera):
Banaka
Taldeka (gehienez 10 pertsona)

Bi modutan hartu ahal izango da parte:

1. Gorbeia Merkataritza Guneko galerian, Promozioa indarrean den bitartean ostiraletan 17:00etatik 21:00era eta larunbatetan 12:00etatik 14:00era eta 17:00etatik 21:00era izango da horretarako prestatua egongo den eszenatokian.

2. Saioa grabatuz eta YouTube-ra igota. Kasu horretan Gorbeia Merkataritza Gunearen www.centrocomercialgorbeia.com webgunean izena emateko formularioa betez.

Adin txikikoen gurasoen baimena jaso beharko da Datuen Babeserako legea betetzeko, eta adinez nagusiak direnek ere euren baimena eman beharko dute, izan ere, saioen grabazioak Merkataritza Gunearen webgunean (www.centrocomercialgorbeia.com) jarriko baitira sartzen diren guztien eskura. Parte-hartze formularioak egingo dira eta parte-hartzaileek bete eta sinatu beharko dituzte Merkataritza Guneko instalazioetan nahiz webgunean. Bigarren kasu horretan, formularioak parte-hartzeari eta saioak erakusteari baimena emateko laukitxoa izango du.

Gorbeia Merkataritza Guneak bere gain hartzen du oinarriak betetzen ez dituzten, gustu onaren aurkakoak diren edo iraingarriak diren bideoak ez argitaratzeko eskubidea.

Promozioari buruzko informazioa asko hedatuko da komunikabideetan, dela prentsan, irratian, Interneten, etab. Finaleko galaren egunean programa berezia grabatuko da, aurkezle eta guzti, komunikabideetan eman ahal izateko.


SARIAK:

6.000 € baino gehiago sarietan: Sarietan 6.000€ baino gehiago: Telebista bat, erosketa-txartelak, deskontu-baleak, termikoak, McMenuak, autoaren azterketak, erosketa-baleak, etab.

Gainera, irabazle izan ez direnek kontsolazio-saria izango dute. Finalaren egun berean emango zaizkie sariak irabazleei.

Gorbeia Merkataritza Guneak ez du bere gain hartuko sarietan egon daitezkeen akatsak. Halakoetan erreklamazioak saria eman duen saltokira bideratu beharko dira.

Sariak ez dira inolaz ere euren prezioaren araberako diru-xehetan emango.