image description

Errege Magoen Gala Gorbeia Merkataritza Gunean

2018ko urtarrilaren 5ean Gorbeia Merkataritza Gunean ospatuko den Errege Magoen Galan parte har ezazu, eta txokolatada batez gozatu eta Gorbeia Zinemetan pelikula bat ikusi ahalko duzu. Gainera, Errege Magoek nahi duten haurrei opariak emango dizkiete.

Galaren tiketak barne hartzen du:
• 11:00etan txokolatearen dastatzea bizkotxoekin Gorbeia Zinemetako Hall-ean.
• “SE ARMÓ EL BELÉN” pelikularako sarrera, 12:00etan Gorbeia Zinemetan emango dena.
• Pelikula amaitu bezain laster, Errege Magoek haurrei opariak emango dizkiete zinema aretoan bertan.
Galarako sarrerak 3,50 euroren truke eros ditzakezue Carrefourreko hipermerkatuaren kutxen pareko plazan egokituko den stand-ean, abenduaren 23,29 eta 30ean, eta urtarrilaren 2 eta 3an 17:00etatik 21:00etara, baita Gorbeia Zinemetako leihatilan ere, bere ohiko ordutegian.
Errege Magoek haurrei oparia ematea nahi baduzu, beheko kupoia bete ezazu, puntuen lerrotik moztu eta bildutako opariarekin batera Gorbeia Merkataritza Guneko Gerentziako bulegoetan eman behar duzu. Epea urtarrilaren 4an, ostegunean, 14:00etan amaituko da, eta astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara utz dezakezu.