image description

Gorbeia Zinemetan “IRATI” filmaren aurrestreinaldirako 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu

 2023ko otsailaren 10etik 12ra bitartean parte hartu ahal izango duzu

1. 2023ko otsailaren 10etik 12ra bitartean parte hartu ahal izango duzu. Sustapena: Gorbeia Zinemetan “IRATI” filmaren aurrestreinaldirako 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu (emanaldia: otsailaren 14an, asteartea, 19:30ean).
2. Honako hau izango da sustapenaren funtzionamendua:

1 – Gorbeia Merkataritza Guneari jarraitu Facebook sare sozialean (https://www.facebook.com/ParqueComercialGorbeia/), eta baita Gorbeia Zinemei ere, sare sozial berean (https://www.facebook.com/cinesgorbeia/ ) zein Instragramen (https://www.instagram.com/cinesgorbeia/).

2- Egin iruzkin bat Facebookeko zozketaren argitalpenari buruz, eta aipatu lagun bat.

Erabiltzaileek parte hartze bakarra izango dute zozketan. Postean iruzkin bat baino gehiago egonagatik, ez dira denak zenbatuko.

SARIA ESKURATU AHAL IZATEKO, GARRANTZITSUA DA AURREKO BALDINTZA GUZTIAK BETETZEA.
2023ko otsailaren 13an, 10:00etan, sariaren zozketa egingo da argitalpenari buruzko iruzkina egin duten erabiltzaile guztien artean; horretarako, hautaketa automatikoko sistema bat erabiliko da.

2 irabazle aukeratuko dira eta bakoitzak 2 sarrera lortuko ditu.

Behin irabazleak aukeratu direnean, Gorbeia Merkataritza Guneko orrialdetik haiekin harremanetan jarriko dira. Mezu horretan datuak eskatuko dizkiete (izen osoa eta NAN). Datu horiek saria emateko baino ez dira erabiliko. Ondoren, haien izenak webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dira.
3. Irabazleek Gorbeia Zinemetara joan beharko dute eta leihatilan NANa aurkeztu beharko dute, saria jasotzeko. Filma ikusi beharreko egunean bertan ere jaso ahal izango dute beren saria.
Saria ezin izango da, inola ere, eskudiruarekin trukatu.

4. Sustapen honetan parte hartzeak esan nahi du bere oinarriak onartzen direla.

5. Gorbeia Merkataritza Guneak oinarri hauek aldatzeko eskubidea dauka.

6.- ENPRESA ANTOLATZAILEA

Gorbeia Merkataritza Gunearen jabekideen erkidegoa

H01318914

945 46 07 46

Miñao errepidea z.g., Etxabarri Ibiña (Araba)

centrogorbeia@telefonica.net

7.- MUGAK

Egiaztatzen bada parte hartzaile batek ez dituela Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen, edo parte hartzeko emandako datuak ez badira zuzenak, parte hartzea baliogabetuko da, eta Sustapenetik baztertuta geratuko da automatikoki, eta Sustapen honen arabera emandako sarien gaineko eskubide oro galduko ditu.

Emandako saria ezingo da transferitu ezta parte hartzaileak eskatuta aldatu edo konpentsatu ere, eta ezingo da beste produktu batekin ezta diruarekin ere trukatu.

Gorbeia Merkataritza Guneak eskubidea erreserbatzen du, kausa bidezko eta argia gertatzen bada, Sustapen honetan edozein aldaketa egiteko, bertan behera uzteko edo zabaltzeko. Sustapen hau ezin bada egin, bertan iruzurrak, akats teknikoak edo Gorbeia Merkataritza Gunearen kontrolpean ez dauden beste arrazoi batzuk hauteman direlako, zeinek Lehiaketaren garapen egokiari eragiten baitiote, guretzat gordeko dugu sustapena deuseztatu, aldatu edo bertan behera uzteko eskubidea.

8.- DATU PERTSONALEN BABESA

Gorbeia Merkataritza Guneko jabekideen erkidegoa da zure datuen tratamenduaren enpresa arduraduna. Zehazki, Arabako Etxabarri Ibiñan dago, Miñao errepidea, z/g (IFK: H01318914).

Gorbeia Merkataritza Gunearentzat oso garrantzitsua da zure pribatutasuna eta datu pertsonalak babestea. Beraz, zure informazio pertsonala modu seguruan gorde eta kontu handiz tratatuko dugu.

Datuen babesarekin lotuta aplika daitekeen araudian xedatuta dagoenarekin bat etorrita, eta zehazki, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorrita, parte hartzaile bakoitzak, Lege Oinarri hauek onartuz, baimena ematen du zozketa honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalak Gorbeia Merkataritza Gunearen jabetzako fitxategi batean sartzeko, eta, beraz, zozketako parte hartzea izapidetzeko, eta, hala badagokio, irabazleari sariaren berri emateko erabiltzeko.

Parte hartzaileek hauetarako eskubidea dute: (i) beren datu pertsonalak eskuratzeko, (ii) datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko, (iii) datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko, (iv) datuen tratamenduaren aurka egiteko eta (v) datuen eramangarritasuna eskatzeko. Parte hartzaileek eskubide horiek guztiak erabili ahal izango dituzte centrogorbeia@telefonica.net helbide elektronikoan, eskaeraren arrazoia adieraziz. Informazio gehiago nahi izanez gero, Gorbeia Merkataritza Guneko pribatutasun politika kontsulta dezakezu, esteka honen bitartez: https://www.centrocomercialgorbeia.com/informacion-proteccion-de-datos

9.- ALDAKETAK

Guretzat gordetzen dugu sustapenaren oinarri hauek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea; betiere, hala eginda, erabiltzaileen eta zozketan parte hartzen duten saltokien eskubideak urratzen edo urritzen ez badira.

10.- APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Lege oinarri hauek Espainiako Legediaren arabera arautuko dira. Oinarri hauen balioari, interpretazioari edo betetzeari buruz planteatu daitekeen erreklamazio edo eztabaida oro ebazteko eskumena Vitoria-Gasteiz hiriko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute.

SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA

SUSTAPENAREN OINARRIAK