image description

Irekierak Gorbeia-n

Gorbeia Merkataritza Guneak atsegin handiz iragarri nahi dizue bere merkataritza eta aisialdi eskaintza handituko duten bi saltoki irekiko dituela.

Gorbeia Merkataritza Guneak hazten jarraitzen du, bai eta bisitari eta familientzako proposamena askotarikotzen ere. Hala, aisialdiarekin eta hurbileko merkataritzarekin konpromisoa indartzen duten bi lokal berri irekiko ditu.

Izango duen gehikuntza nabarmenena MeSpace da: 4.000 metro koadro baino gehiagoko espazio bat, adin guztietako pertsonentzako aisialdirako. Ohe elastikoak (Jumping), txirristak, arkade makinak, ihes gela, urtebetetze ospakizunetarako aretoak eta beste hainbat jardueratako eskaintza daukanez, esperientzia paregabea izateko tamaina horretako probintziako lehen gunea izango da MeSpace, familian edo lagunekin gozatzeko aproposa.

Horrez gainera, Gorbeia Merkataritza Guneak ongietorria emango dio Mi Shopdendari, txikizkako merkataritza establezimendu berriari. 1.535 metro koadroko espazio bat izango da, produktu mota ugari eskainiko dituena: burdineria, tresneria, oparietarako gaiak, apainketa... Denda hori irekita, merkataritza guneak bere proposamen komertziala indartuko du, eta erosotasunaren,hurbiltasunaren eta aniztasunaren aldeko apustua egingo du bere eskaintzan.

Gorbeia Merkataritza Gunean, bi saltoki berri horien irekiera ospatu nahi dugu, Arabako eta inguruko erosketa eta aisialdirako gune nagusi gisa dugun posizionamendua sendotuko baitute. Lanean jarraituko dugu, gure bisitariei espazio dinamikoa, erakargarria eta etengabe bilakatzen ari dena eskaintzeko.