image description

Zatoz Hirupin 2022 Gabonetako Haur-Parkera!

Abenduaren 17an, 11:30etatik 21:00etara, Gorbeia Merkatal Gunean ospatuko da.

Aurten ere, Gorbeia Zentroko (Araba) Haur Parkeaz gozatuko dugu, Hirukideko familientzat oso baldintza onuragarriekin. Gainera, Hirugazteentzako plan paralelo bat izango dugu egun horretan.

11:00etik 21:00etara izango da eta zinea, puzgarriak, ohe elastikoak, jolas erraldoiak, askotariko tailerrak eta txokolatada izango dira. Gainera, Hirukideko familiek deskontuak izango ditugu hainbat saltokitan, baita zozketa bereziak ere (urdaiazpikoak, Gorbeiako saltokietan kontsumitzeko txartelak, jatetxeetan doan kontsumitzeko gonbidapenak eta menuak…) Hirukideko txartela erakutsiz. Horietan parte hartzeko, egun horretan Ongietorri/Informazio Bulegoan itxarongo dizuegu eta, gainera, familia bazkide bakoitzarentzat izango dugun oparia jaso ahal izango duzue.