image description

Egin 60€ edo gehiagoko erosketa bat eta parte hartu zinemarako 25 sarrera bikoitzen zozketan!

Parte hartzeko epea martxoaren 9tik 28ra izango da

Gorbeia Merkataritza Guneak zinemarako 25 sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Nola parte hartu? Egin ezazu 60€ edo gehiago erosketa eta martxoaren 30ean egingo den zozketan parte hartu ahal izango duzu!

OINARRIAK

Promozioa martxoaren 9tik 28ra bitartean egingo da, Carrefour Gorbeiaren bezeroen artean.Promozioan, berez, hau zozketatuko da:

- 25 zinema sarrera 2 pertsonarentzat, hau da, 50 sarrera guztira Gorbeia Zinemakerako.

Zozketaren funtzionamendua:

Martxoaren 9tik 29ra bitartean, 60€ baino gehiagoko erosketa egiten duten Carrefour Gorbeiaren bezero guztiek parte hartzeko kupoi bat jasoko dute, eta kupoia beren datuekin bete beharko dute (izena, abizenak, posta kodea, telefonoa eta helbide elektronikoa), eta kutxen lerroan horretarako jarriko den ontzian sartu, zozketan parte hartu nahi badute.

Martxoaren 30ean 25 kupoi irabazleak aterako dira, eta gero irabazleei jakinaraziko zaie.

Zozketaren oinarria:

1. 18 urte baino gehiago edukitzea.

2. Irabazleak aukeratu eta gero haiekin jarriko da harremanetan.Gorbeia Merkataritza Guneak honako datu pertsonalak eskatuko ditu harremanetarako:Izen osoa eta NANa.Datu horiek saria kudeatzeko baino ez dira erabiliko.

3. 72 ordu igaro ondoren irabazleetakoren batekin harremanetan jarri ezin izan bada, ordezko irabazleak aukeratuko dira.
4. Irabazleek zinema aretoko txarteldegira joan beharko dute kupoia sariarekin trukatzeko. Horretarako, NANa aurkeztu beharko dute.Irabazleak onartzen du sariarekin argazki bat ateratzea eta baimena ematen du argazki hori Gorbeia Merkataritza Gunearen berezko komunikabideetan argitaratzeko (webgunea, sare sozialak, Merkataritza Guneko publizitatea).

5. Irabazleek 2020ko maiatzaren 30era arte edukiko dute kupoia beren sariekin trukatzeko.

6. Sariak ezingo dira inoiz dirutan duten balioarekin trukatu.Sariak baliatzeak/jasotzeak dakartzan gastuak irabazleen kontura izango dira.
7. Promozio honetan parte hartzeak esan nahi du bere oinarriak onartzen direla.

8. Gorbeia Merkataritza Guneak oinarri hauek aldatzeko eskubidea dauka.

Zozketa antolatzen duen enpresa:

Gorbeia Merkataritza Gunearen jabekideen erkidegoa
IFk.H – 01318914.
Helbidea:Etxabarri-Ibiña (Araba), Miñao Goieneko errepidea z.g.945 46 07 46
Helbide elektronikoa:centrogorbeia@telefonica.net

CONTENT BLOCKED