image description

“Emoji”, “Rey Arturo” eta “Descontroladas”, aste honetako estreinaldiak Gorbeia Zinemetan

Hiru pelikula berri izango dira ikusgau gaurtik aurrera Gorbeia Merkatal Guneko zinemetan

Asteburu honetan hiru estreinaldi berri izango dira ikusgai Gorbeia Zinemetan, Gorbeia Merkataritza Gunean; Emoji: La Película”, “Rey Arturo” eta “Descontroladas”.

“Emoji” komedia dibertigarriak familiako txikientzat pelikula egokia da eta teléfono mugikorren barne-mundu ezkutuan emotikonoek bizi dituzten istorioak kontatzen ditu.

Zinema epikoaren zaleek ezin izango dute Guy Ritche zuzendariaren “Rey Arturo: la leyenda de Excalibur” filma galdu. Pelikulak denboran atzera egiten du Arturo erregearen istorioan, oraindik bere lagun koadrila Londoniumen zuzentzen duen gaztea den garaikoa.

Beste komedia berri bat ere izango da ikusgai Gorbeia Zinemetan: “Descontroladas”. Filmak Emilyren istorioa kontatzen du: bere mutil-lagunak bere amarekin Ecuadorera joatera bultzatzen du. Behin bertara iristean, bi emakumeak bahituak izango dira eta abentura basatia biziko dute, ihes egiten ahalegintzen diren bitartean berain harremana sendotzen den bitartean.

Gogoratu zinema onenez gozatzeko aukera daukazula, Dolby Atmos soinu-sistema berriarekin, eta gure irekitze prezioak aprobetxatuz!