image description

Gorbeia Merkataritza Gunean “Barn Out meeting” ospatuko da

Ekainaren 1, 2 eta 3an ospatuko da, eta musika-emanaldi anitzez gain, custom kulturarekin lotutako beste hainbat jarduera ere izango dira

Ekainaren 1, 2 eta 3an “Barnout Meeting” ospatuko da Gorbeia Merkataritza Gunean (Etxabarri Ibiña). Jaialdian, besteak beste, talde hauek hartuko dute parte: Henry Herbert & The Fury, Hooten Hallers, Screamers & Sinners, Durango 14, Mike Sanchez edo The Picture Books Tiki Phantoms.

Horretaz gain:foodtrucks, Barber shop giroarekin lotutako artikuluen postuak, gonbidatutakoartistak, tiki carvingzuzenean, punta-puntako estatuko moto-fabrikatzaileak eta doako campinga bertaratuko diren guztientzat.

Betrayers Car Club taldeak antolatutako egintza da Barn Out Meeting, eta beronen ardatz nagusia custom kultura izango da. Moldatutako autoen (klasikoak nahiz Custom estilokoak) erakusketa izango da, Hot-rod, aircooled vw, muscle cars edo Lowriders, baita Custom estilora moldatutako motoena ere, Bobber, Chopper, Café- racer edo tracker.

Gainera 2018an Rock&Roll jaialdian ere bilakatu da, Hell Dorado Kultur Elkarteari esker.

Hauek izango dira txarteldegiko prezioak: 25€ hiru egunetarako ABONAMENDUAK, 12€ ostiral edo larunbatean eta 8€ igandean. Aurrez erosiz gero, prezio hauek izango dira: 20€ hiru egunetarako, 10€ ostiral edo larunbateko sarreretarako eta 5€ igandekorako.

Programazio guztia eta informazio guztia barnout.com webgunean kontsultatu ahal izango duzue.