image description

“Kingsman, el círculo de oro”, “La LEGO Ninjago película”, "Detroit", "Jacques" eta "Alibi.com, agencia de engaños" dira Gorbeia Zinemetako aste honetako estreinaldiak

Ostirala da, iritsi dira asteburuko estreinaldiak Gorbeia Zinemetara!
Bost film berri ditugu Gorbeia Merkatalgunean asteburu honetan

 

Gaurtik aurrera “Kingsman, el círculo de oro” filma izango da karteldegian. Matthew Vaughnen sagaren bigarren alean akzioa da nagusi Taron Egerton, Colin Firth, Julianne Moore, Mark Strong, Halle Berry, Channing Tatum, Jeff Bridges eta Pedro Pascal aktoreen eskutik.

“La LEGO Ninjago película” miniaturazko abentura dibertigarria atondu du Warner Bros Picturesek. Ninjago hirira joango gara hari esker, gaizkiaren aurka diharduten ninja gerlari gazte batzuen aldamenera.

John Boyega da Kathryn Bigelowk zuzendutako “Detroit” filmeko protagonista. AEBko historiako urterik zailenetakoa du ardatz, 1967a, Detroiten liskar larriak izan zirenekoa, hain zuzen.

Jacques Cousteau kapitainaren inguruko film biografikoa da “Jacques”. Ikerlari, zientzialari, asmatzaile eta zuzendari ezaguna izan zen Cousteau, eta ozeanoen mundua ezagutarazten lan handia egin zuen. Ingurukoen maitasun eta babesa duen arren, Jacquesek ez du zoriontsu izatea lortzen, izan ere familian izan duten galera latz batek gizon zahar eta adorerik gabeko bihurtu du. Alabaina, semea alboan izango du nahigabeari aurre egiteko Calypson sartu eta itsaspeko mundua esploratzeko haren misioari eutsita.

"Alibi.com, agencia de engaños" filma Frantziako karteldegietako izarra izan da aurten. Gregek, Augustin bazkidearekin eta Medhi langilearekin batera, jendeari bere bizitza sekretua ezkutatzeko alibia eskaintzen dion negozioa jarri du martxan (Alibi.com). Egoera, baina, itsusitu egingo da haren aitaginarreba izatekoa dena bezeroetako bat dela ohartzean… Komedia frantses dibertigarri honen gidari eta protagonista Philippe Laucheau da, eta harekin dira Élodie Fontan, Didier Bourdon eta Nathalie Baye aktoreak.

Gogoratu zinemarik onenez gozatzeko aukera duzula Dolby Atmon soinu-sistema eta prezio onenekin!

Kontsultatu karteldegi osoa eta ordutegiak www.cinesgorbeia.com webgunean.