image description

Gorbeia Duo Planaren Lege Oinarriak

1.- ENPRESA ANTOLATZAILEA

Gorbeia Merkataritza Gunearen jabekideen erkidegoa

Etxabarri Ibiña (Araba), Miñao errepidea z.g.

945 46 07 46

centrogorbeia@telefonica.net

 

2.- SUSTAPENAREN HASIERA ETA AMAIERA DATA

Sustapena 2022ko ekainaren 24tik irailaren 24ra egongo da indarrean.

 

3.- MEKANIKA

Gorbeia Merkataritza Guneak Duo Plana izeneko sustapena jarri du abian, lehen aipatutako datetan, eta, horren bidez, Merkataritza Guneko bezeroek eta erabiltzaileek sustapen eta deskontu bereziez gozatu ahal izango dute guneko saltokietan.

Deskontua bi eskaintza eta/edo sustapen dituen pack batek osatzen du, eta bezeroak Merkataritza Gunearen webgunean erosi ahal izango du (https://www.centrocomercialgorbeia.com/).

Plan horien bidez, bi saltokitako bi deskontu eta/edo sustapen konbinatu ahal izango dira; hala, erabiltzaileak interesatzen zaizkion aisialdi plan guztiak eskuratu ahal izango ditu.

Plana erosi ondoren, sistemak mezu elektroniko bat bidaliko dio adierazitako postara, bi QR koderekin. Kode horiek bi saltokietan erakutsi beharko ditu erosleak, deskontua aplikatu ahal izateko. QR kodea saltokian baliozkotu ondoren, desgaituta geratuko da, eta ezin izango da berriro erabili.  

Deskontu packak trukatzeko epea 2022ko irailaren 30ean amaituko da.

Nahi beste Duo Plan eros daitezke.

Sustapenak horiek indarraldian dauden egunetan trukatu ahal izango dira saltokietan, nahiz eta modu dualean erosi behar izan.

 

Hauek dira atxikitako saltokiak eta deskontuak edo sustapenak:

MR. WOK: Menua, astelehenetik ostiralera: 14 €. / Asteburuko menua: 17 €.

CINES GORBEIA ZINEMAK: Zinemarako sarrera: 4 €, astelehenetik igandera, edozein saio edo filmetarako.

MCDONALD'S: McMenu® bat: 4,90 €.

CITY JUMPING: Ordu 1, astegunetan: 8 € (%20ko deskontua).

KIDS CITY: Ordu 1, astegunetan: 4 €./  Ordu 1, asteburuan: 5 €.

KARTINGA: Eguneroko saioak: 9,90 €, 16:00etatik 18:00etara. 6-13 urteko haurrak eta helduak, banakako kart-etan (drift-ak eta bi lekukoak ez)

PAUSE & PLAY: 2 kopa: 7,99 €.

GAMBRINUS: Plater Konbinatua + Edaria + Postrea = 9,55 €.

NAGU´S: Kartako plater konbinatua: 9,90 €.

 

Hauek dira sustapenen konbinazioak:

  • WOK + PAUSE & PLAY
  • ZINEMA + McDONALDS
  • ZINEMA + WOK
  • ZINEMA + KIDS CITY
  • ZINEMA + CITY JUMPING
  • ZINEMA + KARTINGA
  • ZINEMA + PAUSE & PLAY
  • ZINEMA + GAMBRINUS
  • CITY JUMPING + McDONALDS
  • CITY JUMPING + WOK
  • CITY JUMPING + GAMBRINUS
  • KARTINGA + McDONALDS
  • KARTINGA + PAUSE & PLAY
  • KARTINGA + WOK
  • KIDS CITY + McDONALDS
  • KIDS CITY + WOK
  • NAGU´S + KIDS CITY
  • NAGUS´S + PAUSE & PLAY
  • NAGU´S + JUMPING
  • NAGU´S + ZINEMA
  • NAGU´S + KARTINGA

 

Nola eros daitezke sarrerak?

Saltokietan dauden planetako sarrerak erosteko, pauso hauek eman behar dira:

- Erosleak nahi duen plana aukeratu beharko du. Antolatzaileak argitaratutako planaren informazioa berrikusi ondoren, erosi nahi duen planeko sarrera kopurua aukeratu, eta “Jarraitu” sakatu beharko du.

- Erregistro inprimakia bete, eroslearen izen-abizenak, posta elektronikoa eta pasahitza sartuta (“Eroslearen Erregistro Inprimakia”), eta berariaz onartu beharko du bere datu pertsonalak eskatutako helburuetarako erabiltzea, baita terminoak eta baldintzak ere, eta “Jarraitu” sakatu beharko du. Erabiltzailea izango da segurtasun maila egokia duen pasahitz bat hautatzearen erantzule bakarra. Horretarako, erabiltzaileari gomendatzen zaio ez hautatzea konbinazio nabarmenak pasahitz gisa, horrelakoak erraz deszifratzen baitituzte hirugarrenek. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da pasahitza isilpean gordetzea, eta ezein hirugarreni ez ematea. Erabiltzaileak sumatzen badu bere pasahitza hirugarren batek jakin duela, berehala aldatu beharko du pasahitza.

- Ordainbidearen datuak sartu (horren bidez, sarrer(ar)en prezioa ordainduko da), eta “Sarrerak erosi” aukera hautatu beharko du. Une horretan, erosleak baieztatzen du sartutako ordainketa datuak zuzenak eta egiazkoak direla, eta onartzen du sarrer(ar)en prezioa kargatzea.

- Ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko zaio erosleari Erregistro Inprimakian adierazi duen helbidera, sarre(ra)ren erosketa berresteko (“Erosketaren berrespena”). Litekeena da Erosketaren Berrespena ez jasotzea "Sarrera erretiluan", Interneteko zerbitzu batzuek spam gisa detektatzen baitute, eta, beraz, erosleari gomendatzen diogu, kasu guztietan, "Zabor posta" edo spama berrikustea.

- Erosketaren Berrespena jaso ondoren, erosleak bere sarrera(k) deskargatu eta inprimatu ahal izango d(it)u, eta hor, erosketari buruzko informazioa adieraziko da.

 

Kontingentzia sistema:

Duo Plana erostean edo saltokian QR kodea egiaztatzean gorabeheraren bat izanez gero, jarri harremanetan helbide honen bidez: centrogorbeia@telefonica.net edo 945 46 07 46 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara.

 

4.- DATU PERTSONALEN BABESA

Gorbeia Merkataritza Guneko jabekideen erkidegoa da zure datuen tratamenduaren enpresa arduraduna. Zehazki, Arabako Etxabarri Ibiñan dago, Miñao errepidea, z/g (IFK: H01318914).

Gorbeia Merkataritza Gunearentzat oso garrantzitsua da zure pribatutasuna eta datu pertsonalak babestea. Beraz, zure informazio pertsonala modu seguruan gorde eta kontu handiz tratatuko dugu.

Datuen babesarekin lotuta aplika daitekeen araudian xedatuta dagoenarekin bat etorrita, eta zehazki, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorrita, parte hartzaile bakoitzak, Lege Oinarri hauek onartuz, baimena ematen du zozketa honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalak Gorbeia Merkataritza Gunearen jabetzako fitxategi batean sartzeko, eta, beraz, zozketako parte hartzea izapidetzeko, eta, hala badagokio, irabazleari sariaren berri emateko erabiltzeko.

Parte hartzaileek hauetarako eskubidea dute: (i) beren datu pertsonalak eskuratzeko, (ii) datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko, (iii) datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko, (iv) datuen tratamenduaren aurka egiteko eta (v) datuen eramangarritasuna eskatzeko. Parte hartzaileek eskubide horiek guztiak erabili ahal izango dituzte centrogorbeia@telefonica.net helbide elektronikoan, eskaeraren arrazoia adieraziz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Gorbeia Merkataritza Guneko pribatutasun politika kontsulta dezakezu, esteka honen bitartez:

https://www.centrocomercialgorbeia.com/informacion-proteccion-de-datos

 

5.- ALDAKETAK

Guretzat gordetzen dugu sustapenaren oinarri hauek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea; betiere, hala eginda, erabiltzaileen eta zozketan parte hartzen duten saltokien eskubideak urratzen edo urritzen ez badira.

 

6.- APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Lege oinarri hauek Espainiako Legediaren arabera arautuko dira. Oinarri hauen balioari, interpretazioari edo betetzeari buruz planteatu daitekeen erreklamazio edo eztabaida oro ebazteko eskumena Vitoria-Gasteiz hiriko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute.

 

SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA

 

 

 

Lege baldintzak

 

MANANTIAL DE IDEAS SL ERABILTZEKO ETA KONTRATATZEKO BALDINTZAK  

INFOTICKETIG - INFOTACTILE - SACATUENTRADA - TENEMOSPLAN

1. INFORMAZIO OROKORRA

Erabilera baldintza hauek (“Erabilera Baldintzak”) INFOTICKETIG aplikazio mugikorraren (“App”-a) eta www.sacatuentrada.es eta/edo www.tenemosplan.com domeinuaren pean dagoen webgunearen (“Webgunea”) edo haren mendeko edozein azpidomeinu edo web orriren sarbidea eta erabilera arautzen dituzte, bai eta hoteletan, turismo bulegoetan, kalean bertan... dauden ukipen gailuetan duten aplikazioa ere. (“Totemak”).App-a, Webgunea eta Totemak (“Salmenta guneak”), hain zuzen, sarrerak eskuratzeko gailu digital batzuk dira. Era berean, webgunearen titularrak bere erabiltzaileen eskura (“Erabiltzaileak”) jartzen dituen edukiak eta zerbitzuak ere ezartzen dituzte, Pribatutasun eta Cookieen Politikarekin batera, erabiltzaileen datu pertsonalen kudeaketari buruzkoak, bai eta Webgunea, App-a eta Totemak arautzeko termino eta baldintzak ere (“Termino eta Baldintzak”).

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, salmenta guneen titularraren identifikazio datu hauek erakusten dira:

MANANTIAL DE IDEAS SLk, webgunearen arduraduna den heinean (aurrerantzean, ARDURADUNA), erabiltzaileen eskura jartzen du dokumentu hau, eta, horren bidez, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (166. zenbakiko BOEn) ezarritako betebeharrak bete nahi ditu, bai eta webguneko erabiltzaile guztiei jakinarazi ere zein diren erabilera baldintzak.


Webgune honetara sartzen den pertsona orok bere gain hartzen du erabiltzaile rola, eta konpromisoa hartzen du hemen adierazitako xedapenak eta aplikatzekoa den beste edozein lege betetzeko.


MANANTIAL DE IDEAS SLk beretzat gordetzen du webgunean ager daitekeen edozein informazio aldatzeko eskubidea, eta ez dago derrigortuta betebehar horiek erabiltzaileei jakinarazteko edo aurrez horren berri emateko, eta nahikotzat jotzen da MANANTIAL DE IDEAS SLren webgunean argitaratuta izatea.

MANANTIAL DE IDEAS SL merkataritza sozietate bat da, eta bere egoitza soziala Calahorran dago: Breton de los Herreros kalea, 2. zenbakia behea, 6. lokala, Errioxa (26500). Eta IFK: B-26450932. Harremanetarako helbide elektronikoa hau da: info@infotactile.com. Telefono zenbakiak, berriz: +34 912302200 - +34 610649410. Errioxako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta: 696 liburukian, 140 folioan, 8. atalean, LO-12798 orrian.

Salmenta guneetara sartzeak edo erabiltzaileak horiek erabiltzeak esan nahi du ezagutzen eta onartzen dituztela termino eta baldintzak, nahitaez eta inolako erreserbarik gabe. Beraz, gomendatzen da erabiltzaileak baldintzak arretaz irakurtzea salmenta guneetan sartu nahi duen bakoitzean.

MANANTIAL DE IDEAS SLk ticketing sistema bat sortu du webgunean. Ekitaldiak antolatzeko eta sarrerak salerosteko tresna bat da, eta, horren bidez, “Ekitaldiak Antolatzeko Zerbitzua” eta “Sarrerak Erosteko Zerbitzua” eskaintzen dizkie erabiltzaileei.

Ekitaldiak Antolatzeko Zerbitzua eta Sarrerak Erosteko Zerbitzua emanez, MANANTIAL DE IDEAS SLk bitartekari gisa bakarrik jarduten du erabiltzaileen arteko sarreren salerosketan, eta erabiltzaileek elkarren artean ezartzen duten kontratu harremanetik kanpo geratzen da. Ondorio horietarako, MANANTIAL DE IDEAS SLk zerbitzu bat eskaintzen die ekitaldi antolatzaileei eta, oro har, publikoari sarrera horiek eskuratzeko kanal bat emateko, baina ez du inoiz jarduten ekitaldia edo ikuskizuna antolatzen edo sustatzen duen erakunde gisa.

Ekitaldiak Antolatzeko Zerbitzuari eta Sarrerak Erosteko Zerbitzuari, biei batera, "Zerbitzuak" esango diegu.

Salmenta guneetan eskainitako zerbitzuak erabili ahal izateko, ezinbesteko baldintza da erabiltzaileak adin nagusikoak izatea, eta, beraz, honako termino eta baldintza hauek onartuz gero, erabiltzaileak adierazten du adin nagusikoa dela eta salmenta guneetan eskaintzen diren zerbitzuak kontratatzeko behar den gaitasuna duela.

Aurrekoari dagokionez, erabiltzailea izango da, kasu guztietan, erregistro inprimakiaren eta erreserba prozesuen bidez MANANTIAL DE IDEAS SLri emandako datuen zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzulea.

Zerbitzuak kontratatzeko interesa duten erabiltzaile adingabeek gurasoen edo legezko tutoreen aldez aurreko baimena beharko dute.

 2. EKITALDIAK ANTOLATZEKO ZERBITZUA

2.1. Deskribapena

MANANTIAL DE IDEAS SLk ekitaldiak antolatzeko zerbitzua jartzen du bere erabiltzaileen esku, hala nahi duten erabiltzaileek (“Antolatzaileak”), modu azkar eta errazean, beren ekitaldiak antolatu eta sustatu ahal izan ditzaten salmenta guneetan (“Ekitaldiak”), eta antolatzen eta argitaratzen dituzten ekitaldietako sarrerak beste erabiltzaile batzuei (“Erosleak”) saltzeko. Antolatzaileek salmentetatik eratorritako informazioa eskuratu ahal izango dute, webgunean horretarako sortutako mikrositeen bidez (“Antolatzaile mikrositeak”). MANANTIAL DE IDEAS SLk bitartekari gisa baino ez du jardungo antolatzaileen eta erosleen artean ekitaldietako sarreren salerosketan, eta, antolatzaileen izenean eta kontura kudeatuko du sarreren banaketa. Horrenbestez, ez du inoiz parte hartuko ekitaldien antolatzaile gisa, eta ez du inolako antolakuntza lanik bere gain hartuko. MANANTIAL DE IDEAS SLk antolatzaile mikrositea erabiltzeko aldi baterako lizentzia emango die antolatzaileei, antolatzailearen eta MANANTIAL DE IDEAS SLren arteko kontratuan hitzartuta. Horrenbestez, MANANTIAL DE IDEAS SLk ez dio antolatzaileari lagako edo transferituko, inola ere, salmenta guneekin edo antolatzaile mikrositearekin lotutako jabetza intelektualeko edo industrialeko edozein eskubide.

2.2. Nola sortu ekitaldiak?

Ekitaldi bat sortu nahi duten erabiltzaileek, aldez aurretik, antolatzaile gisa erregistratu beharko dute, eta, horretarako, gure operadoreek emandako jarraibideei jarraitu beharko diete. Mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide elektroniko honetara: entradas@infotactile.com. Datu fiskalak bidali beharko dituzte, eta alta eman ondoren, mezu elektroniko bat jasoko dute, webgunera sartzeko pasahitzekin. Datu fiskalak MANANTIAL DE IDEAS SLren Pribatutasun eta Cookieen Politikaren arabera tratatuko dira. Horretarako, kontratu bat sinatuko da, Antolatzailearen Erregistroko datuen baldintza ekonomiko eta pribatutasun baldintzekin. Mezu elektroniko bat jasoko du, “Antolatzailearen Kontura” eta antolatzaile mikrositera sartzeko datuekin. Antolatzailearen izena eta antolatzailearen altarako mezu elektronikoan adierazitako pasahitza zaindu eta segurtatzeko ardura antolatzailearena izango da; beraz, bere gain hartuko du antolatzailearen kontuari jarraiki webgunean egiten diren jarduera guztien erantzukizuna. Antolatzaile mikrositea aktibatu ondoren, antolatzaileek erraz eman ahal izango diete alta beren ekitaldi propioei, eta horiek beren ekitaldietarako gaitutako kontrol panelaren bidez kudeatuko dituzte. Panel horri esker, ekitaldiei buruzko informazio guztia editatu ahal izango dute (kokapena, data, sarreren prezioa, ordaintzeko modua, salmenta guneak, salmenta gailuak, kupoa, blokeoak, etab.), bai eta haien sustapena egin, eta erabiltzaileei egindako sarrera salmenta kontrolatu ere.

2.3. Betebeharrak

Ekitaldiak Antolatzeko Zerbitzua behar bezala emateko, MANANTIAL DE IDEAS SLk honako hauek bete beharko ditu antolatzaileen aurrean:

Une oro gaituta edukitzea antolatzaile mikrositea, hark bere ekitaldiak eraginkortasunez sustatu ahal izan ditzan eta sarrerak edozein unetan salmenta guneetan saltzeko prest egon daitezen.

Antolatzaileari bere ekitaldietako sarrerak saltzeko eragiketei eta erabiltzaileak salmenta guneetan sartzeko estatistikei buruz duen informazio guztia jakinaraztea, eta horiek erabateko konfidentzialtasunari lotuta egongo dira.

Salmenta guneetan, antolatzaile mikrositearen bidez sortu eta argitaratutako ekitaldi bakoitzaren informazio zehatz eta egiazkoa erakustea.

Antolatzaile bakoitzari buruzko ekintza edo eragiketetatik aparteko kontabilitatea eramatea.

Ekitaldietako sarreren kobrantza kudeatzea eta antolatzaileari saldutako sarrerengatik dagokion zenbatekoa ordaintzea, Ekitaldiak Antolatzeko Zerbitzuaren kostuari buruzko atalarekin eta, hala badagokio, MANANTIAL DE IDEAS SLren eta antolatzailearen artean adostutako baldintza bereziekin bat etorriz.

Bestalde, Ekitaldiak Antolatzeko Zerbitzua behar bezala erabiltze aldera, antolatzailea derrigortuta dago honako hauetara, MANANTIAL DE IDEAS SLren aurrean:

I -MANANTIAL DE IDEAS SLri behar den informazio guztia ematea, Ekitaldiak Antolatzeko Zerbitzua behar bezala emateko, eta, bereziki, bere antolatzailearen kontua une oro eguneratuta izatea, eta, behar izanez gero, bere datu pertsonalak, bankuko datuak edo beste edozein datu zuzentzea.

II -Ekitaldia salmenta guneetatik berehala erretiratzea, hura bertan behera utzi edo bertan behera utziko dela aurreikusten duenean, eta salduta dauden sarrerengatik erantzutea, Aldaketa eta Itzulketen Politikaren (“Aldaketa eta Itzulketen Politika”) eta aplikagarria den araudiaren arabera. Salmenta guneetan argitaratu duen ekitaldiren bateko sarreren salmentaren ondorioz hirugarrenek egindako edozein erreklamaziori erantzutea.

III -Ekitaldiren bat geroratuz gero, bai eta salmentan, erosketan, sarbidean edo ospakizun lekuan aldaketak izanez gero edo bestelako gorabeheraren bat izanez gero ere, antolatzaile mikrositean egin beharreko aldaketak aplikatzea eta horren berri berehala ematea MANANTIAL DE IDEAS SLri. Sarrera erosi duten erosleei dagokienez, antolatzaileak zuzenean eman behar die horren berri.

IV -Ekitaldiak Antolatzeko Zerbitzuaren kostua ordaintzea.

V -MANANTIAL DE IDEAS SLri sarrerak saltzeagatiko kobrantza prozesatzen eta kudeatzen uztea. (Hainbat ordainketa prozesamendu mota defini daitezke, kontratu partikularrean adierazitakoak).

VI -Hala badagokio, sarrerak bidaltzeak eta logistikak eragindako gastuak ordaintzea.

VII -Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, irudi eskubideak eta aplikatzekoa den araudiak antolatzaile mikrositean argitaratutako ekitaldi eta edukiei dagokienez eskatzen duen edozein lizentzia izatea.

VII -Indarrean dauden administrazio baimen guztiak izatea eta bere jarduera gauzatzeko behar diren jakinarazpenak eginda izatea. Horiek guztiak MANANTIAL DE IDEAS SLri erakustea, hark eskatzen dion guztietan.

IX -Ez erabiltzea MANANTIAL DE IDEAS SLren jabetzako markak bide publikoan kokatutako edozein hedapen euskarritan identifikatzen dituzten logotipo edo zeinu bereizgarriak, MANANTIAL DE IDEAS SLren berariazko baimen idatzirik gabe.

X -Ez birsaltzea sarrerarik.

XI -Ez txertatzea moralaren edo ordena publikoaren aurka doazen edo diskriminatzaileak diren ekitaldiak.

XII -Ekitaldiak antolatzeko zerbitzuaren kostua ordaintzea, alderdiek sinatutako kontratuan definitzen den bezala.

2.4. Antolatzailearen betebeharrak, datuen babesaren arloan

Antolatzaileak, termino eta baldintza hauek onartuz, MANANTIAL DE IDEAS SLren Pribatutasun Politika betetzera eta, edozein kasutan, datuak atal honetan ezarritakoez bestelako helburuetarako ez erabiltzera behartzen du bere burua. Ildo horretan, termino eta baldintza hauek onartuz, antolatzaileak adierazi eta bermatzen du datuak babesteko indarrean dagoen araudia ezagutzen duela eta betetzen duela, eta bertan jasotako betebeharrak beteko dituela. Horrekin lotuta:

  1. Lagatako datuei dagokienez, erabiltzaileak berariaz eta espresuki baimena eman ondoren, eta tratamenduaren arduradun gisa jarduten duenean, etorkizunean berak antolatutako ekitaldi edo ikuskizunen komunikazio komertzialak bidaltzeko bakarrik erabiliko ditu.
  2. Eskura dituen eta tratamenduaren arduradun gisa baliatzen dituen datuei dagokienez, Sarreren Salmenta Zerbitzua behar bezala emateko eta termino eta baldintza hauek betetzeko bakarrik tratatuko ditu. Hala, eta datuak babesteko araudiak eskatzen duen bezala, antolatzaileak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, honako konpromiso hauek hartzen ditu kontratua indarrean dagoen bitartean:

§ Datu horiek tratatzea, MANANTIAL DE IDEAS SLk une oro argitaratutako jarraibideei jarraituz, behar diren komunikazioak egiteko helburu esklusiboarekin;

§ Bermatzea datu pertsonalak tratatzeko baimena duten pertsonek horien konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen dutela;

§ Behar diren neurriak hartzea, eskura dituen datuen segurtasuna bermatzeko;

§ Beste arduradun batengana ez jotzea MANANTIAL DE IDEAS SLren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe. Eta baldin eta antolatzaileak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, beste arduradun batengana jotzen badu MANANTIAL DE IDEAS SLren kontura tratamendu jarduera jakin batzuk egiteko, azpiarduradunari, kontratu baten bidez, honako honetan ezarritako datu babeserako betebehar berberak ezarriko zaizkio, eta, bereziki, behar adinako bermeak emango zaizkio neurri tekniko eta antolamenduzkoak aplikatzeko, tratamendua termino eta baldintza hauen araberakoa izan dadin;

§ MANANTIAL DE IDEAS SLri laguntzea, tratamenduaren izaera kontuan hartuta, neurri tekniko eta antolaketa neurri egokien bidez, ahal den guztietan, interesdunen eskubideak gauzatzea helburu duten eskaerei erantzuteko betebeharra bete dezan;

§ MANANTIAL DE IDEAS SLri laguntzea datuen segurtasuna ziurtatzeko betebeharrak betetzen direla bermatzen, eta, segurtasuna urratuz gero, AEPDri jakinaraztea, bai eta interesdunei jakinaraztea ere;

§ Datu horiek hirugarrenei ez jakinaraztea, MANANTIAL DE IDEAS SLren baimenik gabe, ezta horiek gordetzeko bada ere;

§ Datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta, dagokion segurtasun mailaren arabera, datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko behar diren neurri teknikoak eta antolamendukoak onartu, ezarri eta betetzea, indarrean dagoen araudian eta hura garatzeko arauetan aurreikusitako baldintzetan, sartu edo tratatu beharreko datu pertsonalen izaera kontuan hartuta;

§ Kontratu honen xede diren zerbitzuak ematen amaitu ondoren, ANTOLATZAILEAK konpromisoa hartzen du MANANTIAL DE IDEAS SLek bidalitako datu pertsonal guztiak eta izaera pertsonaleko datuak dituzten euskarri edo dokumentu guztiak suntsitzeko; eta, konpromisoa, halaber, MANANTIAL DE IDEAS SLren eskura jartzeko atal honetan ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko eta MANANTIAL DE IDEAS SLk auditoriak egin ditzan laguntzeko behar den informazio guztia.

2.5. Baldintza ekonomikoak

MANANTIAL DE IDEAS SLk ekitaldiak antolatzeko ematen duen zerbitzuaren kostua modu pribatuan eta ANTOLATZAILE bakoitzarekin egindako kontratu bidez zehazten da. Eta era honetan egin liteke:

1. Softwarea erabiltzeagatik ordaintzea. Hala, ANTOLATZAILEAK MANANTIAL DE IDEAS SLri finkatutako zenbateko bat ordainduko dio, eta, bertan, kontratu pribatuan zehazten diren zerbitzu batzuk sartzen dira.

2. Kudeaketa gastua: erabiltzaileak sarreraren balioaren ehuneko bat edo kantitate finko bat ordaintzen duenean, sarreraren kostuari erantsita, beti adierazi beharko da prezio osoa, baina sarreran eta ordainagirian dena xehatuta. ANTOLATZAILEAK finkatuko du beti balio hori.

3. KOMISIOA. Antolatzaileak erabiltzaileei kudeaketa gastuak kargatu nahi ez badizkie, komisio hitzarmen bidez egitea erabaki dezake; hau da, saldutako sarreren ehuneko baten balioa.

Ekitaldia bertan behera uzten bada eta MANANTIAL DE IDEAS SLk erabiltzaileei sarreren prezioa ordaindu behar badie, antolatzaileak Ekitaldiak Antolatzeko Zerbitzuaren kostua ordaindu beharko dio MANANTIAL DE IDEAS SLri.

2.6. Ekitaldiak Antolatzeko Zerbitzua kobratzeko epea eta baldintzak

Likidatzeko epeak eta moduak antolatzailearen eta MANANTIAL DE IDEAS SLren arteko kontratu pribatuan jasoko dira.

2.7. Publizitate espazioen ustiapena

MANANTIAL DE IDEAS SLk beretzat gordetzen du ekitaldi bakoitzerako eta modu esklusiboan, sarreretan eta salmenta guneetan eskuragarri dauden publizitate espazioak komertzialki ustiatzeko eskubidea. Hala egingo da, kontratu pribatuan kontrakorik berariaz adierazten ez bada, behintzat.

2.8. Segurtasuna eta iruzurraren aurkako prebentzioa

 Edozein iruzur, datu faltsifikazio, eragiketetako faltsutasun edo nortasun ordezpeneko zantzu hautemanez gero, Estatuko Segurtasun Kidego eta Indarrei jakinaraziko zaie. MANANTIAL DE IDEAS SLk konpromisoa hartzen du Estatuko Segurtasun Kidego eta Indarrekin eta beste edozein agintaritza eskudunekin lankidetzan aritzeko, delitu jokabideak esetsi eta zigortzeko. Antolatzaileak espresuki baimena ematen du kasu horietan bere datu pertsonal eta harremanetarako datu guztiak agintari eskudunei berehala eta zuzenean emateko, jokabidea ahalik eta denbora laburrenean esetsi eta zigortzeko. Antolatzaileak adierazi behar du hori ezagutzen duela eta berariaz onartzen duela. MANANTIAL DE IDEAS SLk beretzat gordetzen du ekitaldia amaitu eta hurrengo hirurogei (60) egunetan ordainketak atxikitzeko eskubidea, baldin eta legez kontrako jokabideak, legez kanpoko jokabideak edo iruzurrak egin izanaren zantzu sendoak badaude. Honako hauek dira, besteak beste, iruzur edo legez kanpoko jokabideen zantzuak:

  1. Ekitaldia bertan behera uztea, justifikaziorik gabeko arrazoiengatik;
  2. Faltsutasuna harremanetarako datuetan;
  3. Ekitaldi faltsuak, legez kontrakoak, moralaren aurkakoak, muturrekoak, pornografikoak edo bortitzak sustatzea; eta
  4. Sarrerak birsaltzea.

3. SARRERAK EROSTEKO ZERBITZUA

3.1. Deskribapena

MANANTIAL DE IDEAS SLk bere erabiltzaileen eskura jartzen du Sarreren Erosketa Zerbitzua, eta, horren bidez, erosleek, hainbat bidetatik, ekitaldietarako sarrerak azkar eta erraz eskura ditzakete.

MANANTIAL DE IDEAS SLk antolatzaileen eta erosleen arteko bitartekari gisa baino ez du jardungo ekitaldietako sarreren salerosketan, eta, beraz, antolatzaileen izenean eta kontura kudeatuko du sarreren banaketa. Horrenbestez, ez du inoiz ekitaldien antolatzaile gisa jardungo, ez eta ekitaldi horien antolaketan parte hartuko ere.

3.2. Nola eros daitezke sarrerak?

Salmenta guneetan dauden ekitaldien sarrerak erosteko, pauso hauek eman behar dira:

  1. Erosleak nahi duen ekitaldia aukeratu beharko du.
  2. Antolatzaileak argitaratutako ekitaldiaren informazioa berrikusi ondoren, erosi nahi duen ekitaldiko sarrera kopurua aukeratu, eta “Jarraitu” sakatu beharko du.
  3. Erregistro inprimakia bete, eroslearen izen-abizenak, posta elektronikoa eta pasahitza sartuta (“Eroslearen Erregistro Inprimakia”), eta berariaz onartu beharko du bere datu pertsonalak eskatutako helburuetarako erabiltzea, bai eta MANANTIAL DE IDEAS SLk bere Pribatutasun Politikan jasota dituen terminoak eta baldintzak ere, eta “Jarraitu” sakatu beharko du. Erabiltzailea izango da segurtasun maila egokia duen pasahitz bat hautatzearen erantzule bakarra. Horretarako, erabiltzaileari gomendatzen zaio ez hautatzea konbinazio nabarmenak pasahitz gisa, horrelakoak erraz deszifratzen baitituzte hirugarrenek. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da pasahitza isilpean gordetzea, eta ezein hirugarreni ez ematea. Erabiltzaileak sumatzen badu bere pasahitza hirugarrenen batek jakin duela, berehala aldatu beharko du pasahitza.
  4. Ordainbidearen datuak sartu (horren bidez, sarrer(ar)en prezioa ordainduko da), eta “Sarrerak erosi” aukera hautatu beharko du. Une horretan, erosleak baieztatuko du sartutako ordainketa datuak zuzenak eta egiazkoak direla, eta onartuko du MANANTIAL DE IDEAS SLk sarrer(ar)en prezioa kargatzea.
  5. Ondoren, MANANTIAL DE IDEAS SLk mezu elektroniko bat bidaliko dio erosleari, erregistro inprimakian adierazi duen helbidera, sarre(ra)ren erosketa berresteko (“Erosketaren Berrespena”). Litekeena da Erosketaren Berrespena ez jasotzea "Sarrera erretiluan", Interneteko zerbitzu batzuek spam gisa detektatzen baitute, eta, beraz, MANANTIAL DE IDEAS SLk erosleari gomendatzen dio, kasu guztietan, "Zabor posta" edo spama berrikusteko.
  6. Erosketaren berrespena jaso ondoren, erosleak bere sarrera(k) deskargatu eta inprimatu ahal izango d(it)u, eta hor, ekitaldiari buruzko informazioa adieraziko da (data, ordutegia, non izango den, etab.).

3.3. Nola sartu ekitaldian?

Eroslea ekitaldian sartu ahal izango da, eta, horretarako, sarrera inprimatuta eraman eta aurkeztu beharko du atean. Han, sarrera baliozkotuko diote, zerrenda batekin edo txertatuta daukan kode bakar bat eskaneatzen duen gailu elektroniko batekin. Sarreraren hainbat kopia inprimatu arren, atean aurkeztutako lehen sarrera bakarrik hartuko da baliozkotzat. Beraz, ezin izango zaie, inola ere, barrutira sartzen utzi ondoren sarrera berarekin sartzen saiatzen direnei.

Ekitaldia egiten den barrutira sartzeko, antolatzaileak eta/edo, hala badagokio, ekitaldia egiten den barrutiaren jabeak ezarritako sarbide eta irteera politikak bete behar dira.

3.4. Ekitaldiak bertan behera uzteagatiko asegurua harpidetzea

Erabiltzaileek, sarrerak erosteko prozesuan, ekitaldiak bertan behera uzteagatiko asegurua kontratatzeko aukera izango dute. Kontratazio hori asegurua kontratatzeko baldintzen mende egongo da, eta erabiltzailearen esku jarriko dira, asegurua sinatu aurretik.

3.5. Sarrerak Saltzeko Zerbitzuaren baldintzen deskribapena

  1. Sarrera(k), hain zuzen, barrutiko eta ekitaldiaren antolatzailearen arau eta erregulazioen arabera salduko d(ir)a; eroslearen eskura egongo dira, barrutiko leihatilan. Arau eta erregulazio horietako edozein urratuz gero, edo kaltea edo bidegabekeria eragin dezakeen beste edozein egintza eginez gero, ekitaldiaren antolatzaileak eskubidea izango du eroslea barrutitik kanporatzeko.
  2. Sarrera bat legez kanpo birsaltzea edo legez kanpo birsaltzen saiatzea nahikoa arrazoi da sarrera hori konfiskatzeko edo ezeztatzeko, betiere, berori itzultzeko edo beste edozein konpentsazio mota egiteko eskubiderik gabe.
  3. Sarrera bat ezin izango da erabili publizitaterako, merkataritzarako, sustapenerako, jokoetarako, lehiaketetarako edo apustuetarako, antolatzailearen eta MANANTIAL DE IDEAS SLren aldez aurreko baimen berariazko eta sinesgarririk gabe.
  4. Ekitaldia merkataritza eta/edo sustapen helburuetarako grabatu ahal izango da, eta, beraz, ekitaldian sartuz gero, erosleek baimena ematen dute beren irudia ikusle moduan grabatu eta erreproduzitzeko, aipatutako helburuekin.
  5. MANANTIAL DE IDEAS SLk ez du parte hartzen ekitaldien antolaketan, eta, beraz, ez ditu kudeatzen eta ez dira bere ardura hainbat alderdi, hala nola ikuspen baldintzak, kalitate akustikoa, lokalaren erosotasuna, irisgarritasuna, esparrura sartzeko eta irteteko politikak eta bestelakoak. Horiek antolatzaileari bakarrik dagozkio.
  6. Antolatzaileak beretzat gordetzen du ekitaldian norbait onartzeko/ez onartzeko eskubidea.
  7. Antolatzaileak baimena du, legez, ekitaldia egiten den barrutian segurtasun baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren berrikuspen eta erregistroak egiteko.
  8. Sarrera zimurtuta edo hautsita badago, edo faltsifikazio zantzuak baditu, antolatzaileak baimena izango du eramaileari ekitaldirako sarbidea ukatzeko.
  9. Ez MANANTIAL DE IDEAS SLk ez ekitaldiaren antolatzaileak ez dute beren gain inolako erantzukizunik hartuko, sarrera galdu edo lapurtuz gero.
  10. MANANTIAL DE IDEAS SLk sarrerak erosteko egon daitekeen iruzurra aztertu eta ebaluatu ahal izango du, eta, horretarako, sarrera erosleei egindako ordainketaren “charge back”-a edo itzulketa kudeatu ahal izango du, eta ekitaldiaren antolatzaileari eman beharko dio dagozkion jardueren berri.
  11. MANANTIAL DE IDEAS SLk antolatzaileari jakinarazi ahal izango dio bere ekitaldietako sarrerak saltzeko eragiketei eta erabiltzaileak bere antolatzaile mikrositera sartzeko estatistikei buruz duen informazioa, baina datu horiek erabat isilpekoak izango dira.

4. ALDAKETA ETA ITZULKETA POLITIKA

4.1. Alderdi orokorrak

  1. Ez da sarreretan aldaketarik edo itzulketarik onartuko, ekitaldia bertan behera uzten edo eteten denean izan ezik. Lehen ezarritako kasuetan izan ezik, erabiltzaileak ezin izango du atzera egiteko eta ebazteko eskubidea gauzatu, kontsumoaren eta txikizkako merkataritzaren antolamenduaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera.
  2. Ekitaldi edo ikuskizun batera joatea ezinezkoa izatea edo sarrera(k) erosterakoan akatsa egitea (erosketa prozesuan helbide elektronikoa behar ez bezala sartu delako, adibidez) ez dira sarrerak itzultzea ahalbidetzen duten arrazoiak.
  3. Kontsumoaren eta txikizkako merkataritzaren antolamenduaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, erosleak ezin izango du atzera egiteko eta ebazteko eskubidea gauzatu, aisialdiko jarduerekin lotutako zerbitzuen hornidura eskubide horretatik salbuetsita baitago.
  4. Emanaldiaren erdia baino gehiago igaro ondoren ekitaldia eteten bada, erosleak ez du eskubiderik izango sarreraren prezioa itzul diezaioten.
  5. Baldintza klimatologiko txarrek ez dute sarrera edo horren prezioa itzultzeko eskubiderik ematen.
  6. Ekitaldi bat ezeztatzen edo aldatzen bada, MANANTIAL DE IDEAS SLk konpromisoa hartzen du (I) webgunean eta app-an argitaratzeko, ekitaldiaren atalean, antolatzaileak horren berri eman dionean, eta (II) erosleari mezu elektroniko bat bidaltzeko, erregistro inprimakian adierazi duen helbidera, ezeztatzearen edo aldaketaren berri emateko.

4.2. Aldaketak eta itzulketak

  1. Soil-soilik ekitaldia bertan behera uzten bada edo antolatzaileak ezarritako epearen barruan ekitaldia ez egitea erabakitzen bada onartuko dira aldaketak eta itzulketak.
  2. Ekitaldiak bertan behera geratzen badira edo horietan aldaketak egiten badira (hala nola data, lokala edo artistak aldatuz gero) erosleak sarre(ra)ren erosketaren berrespena jaso ondoren, guztia antolatzailearen eskumenekoa izango da, eta, beraz, MANANTIAL DE IDEAS SLk, sarreren banatzaile gisa, ekitaldiaren antolatzaileak espresuki hala agintzen dionean baino ezingo ditu ezeztatu sarrerak, eta, horrenbestez, orduan baino ezingo du itzuli dirua.
  3. Antolatzaileak dirua itzultzea erabakitzen badu, MANANTIAL DE IDEAS SLk itzuli egingo du, erosteko erabilitako ordainbide beretik. Horretarako, hamabost (15) egun balioduneko epea izango du, ekitaldia bertan behera utzi dela jakinarazten den egunetik aurrera.

5. ERANTZUKIZUNA

MANANTIAL DE IDEAS SLk antolatzaileen eta erosleen arteko bitartekari gisa baino ez du jardungo ekitaldietako sarreren salerosketan, eta antolatzaileen izenean eta kontura kudeatuko du sarreren banaketa. Beraz:

  1. Ez du inolako erantzukizunik izango ekitaldia azkenean egiten ez bada, eta dagokion erreklamazioa ekitaldi horren antolatzaileari bideratu beharko zaio, zeinak, terminoak eta baldintzak onartuz, MANANTIAL DE IDEAS SL salbuesten duen ezeztatzearen ondorioz sor daitekeen edozein erantzukizunetik.
  2. Ekitaldiren bateko sarrerak antolatzailearen ordainketa pasabidearen bidez erosten badira edo sarreraren zenbatekoa antolatzailearen banku kontuan ordaintzen bada, eta, horrenbestez, sarreraren dirua dagoeneko ANTOLATZAILEAREN esku badago, MANANTIAL DE IDEAS SLk ez du bere gain hartuko erosleek itzulketari dagokionez bidaltzen dioten edozein erreklamazioren ondoriozko erantzukizunik.
  3. Ez du bere gain hartuko ekitaldia azkenean egiteko baldintzen erantzukizunik. Kalitateari, ekitaldia gauzatzeko moduari edo hura antolatzeko edozein alderdiri buruzko erreklamazioak ekitaldiaren antolatzaileari bakarrik bideratu beharko zaizkio.
  4. MANANTIAL DE IDEAS SLk ez du inolako erantzukizunik izango antolatzaileak MANANTIAL DE IDEAS SLren titulartasuneko zeinu bereizgarriak edo domeinu izenak beronen baimenik gabe txertatzen baditu, ez eta MANANTIAL DE IDEAS SLren marken izena gune publikoetan erakuts daitekeen edozein euskarritan sartzen badu ere, inolako baimenik gabe.
  5. Webgunea eta app-a erori egin daitezke edo horiek akats teknikoak zein kolapsoak izan ditzakete, eta, beraz, MANANTIAL DE IDEAS SLk bermatzen du ahalegin guztiak egingo dituela gorabehera horiek ahalik eta denbora laburrenean konpontzeko, baina, terminoen eta baldintzen 8. atalean ezarritakoaren arabera, uko egiten dio horri buruzko edozein erantzukizuni.
  6. Masibotzat jotzen diren ekitaldietarako, hau da, sarrera asko saltzea aurreikusten den ekitaldietarako, MANANTIAL DE IDEAS SLk beretzat gordetzen du ilara birtualak ezartzeko eskubidea, salmenta guneak ez kolapsatzeko. 
  7. MANANTIAL DE IDEAS SLk ez du bere gain hartzen MANANTIAL DE IDEAS SLren webgunean hirugarrenei edukiak modu independentean argitaratzeko aukera ematen dieten foroetan, txatetan, blog sorgailuetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo beste edozein baliabidetan (adibideak dira, baina gehiago izan daitezke) gordetako informazioaren eta edukien gaineko erantzukizunik. Halere, LSSICE Legearen 11. eta 16. artikuluetan xedatutakoaren arabera, erabiltzaile, agintari eta segurtasun indar guztien esku jarriko da, eta modu aktiboan lagunduko du legedi nazional zein nazioartekoaren, hirugarrenen eskubideen eta ordena publikoaren aurka doazen edukiak blokeatzen. Erabiltzaileak uste badu webgunean sailkapen horretan sartzeko moduko edukiren bat dagoela, mesedez, jakinarazi diezaiola berehala MANANTIAL DE IDEAS SLri.
  8. MANANTIAL DE IDEAS SLk, aldez aurretik ezer jakinarazi gabe, beretzat gordetzen du webgunean aldaketak egiteko eskubidea, bere informazioa eguneratuta izateko, atarian argitaratutako edukiak edo atariaren diseinua bera gehituz, aldatuz, zuzenduz edo ezabatuz.
  9. MANANTIAL DE IDEAS SL ez da izango hirugarrenek atarian argitaratutako informazioari emandako erabileraren erantzulea, ez eta informazio horren erabilerak zuzenean edo zeharka kalte ekonomiko zein materialen edo datuei eragin diezazkieketen edo eragin ditzaketen kalte edo galeren erantzulea ere.

6. WENGUNEA, APP-A eta TOTEMA (SALMENTA GUNEAK) ERABILTZEA

Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du salmenta guneak bere arrisku eta erantzukizun osoarekin erabiltzen dituela une oro, eta, beraz, MANANTIAL DE IDEAS SLk ez duela bere gain hartzen horiek gaizki erabiltzearen, erabilera desegokiaren edo baldintza hauen aurka egin dezakeen erabileraren ondoriozko erantzukizunik.

Ondorioz, erabiltzaileak izango dira salmenta guneak indarrean dagoen legeriaren (izan nazionala edo nazioartekoa) eta fede onaren, moralaren, ohitura onen eta ordena publikoaren printzipioen arabera behar bezala erabiltzearen erantzule, eta MANANTIAL DE IDEAS SLk eman diezaiekeen edozein instrukzio gehigarri arretaz betetzeko konpromisoa izango dute.

Erabiltzaileek ez dituzte salmenta guneko zerbitzuak eta edukiak legez kontrako edo iruzurrezko helburu edo ondorioekin eta hirugarrenen eskubide eta interesen kalterako erabiliko, ez eta, edozein modutan, salmenta guneen, edukien eta zerbitzuen funtzionamendua kaltetu, baliogabetu, ondorio kaltegarriak eragin edo hondatu dezaketenekin ere. Era berean, debekatuta dago beste erabiltzaile batzuei salmenta guneak behar bezala erabiltzea edo gozatzea galaraztea. Erabiltzailea izango da salmenta guneak gaizki erabiltzearen edo terminoak eta baldintzak ez betetzearen ondorioz MANANTIAL DE IDEAS SLri sortzen zaizkion kalte-galeren erantzulea.

MANANTIAL DE IDEAS SLk ezin du erabat bermatu bere salmenta guneko zerbitzuak, prestazioak eta funtzioak edozein une eta lekutan eskuragarri egotea, ez eta erabilitako softwarea eta hardwarea akatsik gabe egotea ere. Era berean, MANANTIAL DE IDEAS SLk ezin du bermatu hirugarrenen bidez datuak akatsik gabe transmititzea, bereziki, telekomunikazio sareen eta Internet hornitzaileen bidez. Horren ondorioz, MANANTIAL DE IDEAS SLk uko egiten dio aurrekotik erator daitezkeen era guztietako kalte eta galerengatiko edozein erantzukizuni.

Bereziki, MANANTIAL DE IDEAS SLk ez du bere gain hartzen edozein birusen ondorioz erabiltzaileen sistema informatikoak (hardware edo softwarea) izan ditzakeen kalte edo akatsen erantzukizunik, erabiltzaileok webgunean edo app-an sartu, eta horiek erabiltzen dituztenean.

Nolanahi ere, MANANTIAL DE IDEAS SLk, gure salmenta guneetara sartzeari, gure zerbitzuak emateari eta gure edukien, tresnen eta funtzionalitateen erabilerari dagokienez, erabiltzaileak doluzko edo gure aldetik arduragabekeriaz jokatzearen ondorioz izan ditzakeen kalteei bakarrik erantzungo die.

Hala ere, MANANTIAL DE IDEAS SLk neurrizko baliabideak jarriko ditu erabiltzailearen eskura, salmenta guneetan jasotako edukiak eta zerbitzuak zehatzak eta eguneratuak izan daitezen.

Egokia irudituz gero, MANANTIAL DE IDEAS SLk berehala eten ahal izango du zerbitzua, eta, hala badagokio, bere ustez zuzenak ez diren edo legez kanpokoak diren edukiak kendu ahal izango ditu, bere irizpide esklusiboaren arabera, edo eragindako hirugarrenak edo agintari eskudunak eskatuta, eta etete horrek ezin izango du inolako kalte-ordainik eragin.

7. ESTEKAK HIRUGARRENETARA

MANANTIAL DE IDEAS SLk ez du bere gain hartzen, salmenta guneen bidez, hirugarrenek emandako prestazio eta zerbitzuetara iristeko aukera ematen duten link edo esteketatik eratorritako erantzukizunik, baldin eta salmenta guneetatik kanpokoak badira. Beraz, MANANTIAL DE IDEAS SLk ez du bere gain hartzen ez horietan jasotako informazioaren ez informazio horretatik erator daitekeen edozein ondorioren erantzukizunik. Era berean, MANANTIAL DE IDEAS SLk beretzat gordetzen du salmenta guneetan agertzen diren estekak alde bakarretik eta aldez aurretik abisatu gabe kentzeko eskubidea.

Edozein erabiltzailek edo hirugarrenek ikusiko balu esteka horiek legeen, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak izan daitezkeela, MANANTIAL DE IDEAS SLri jakinarazi beharko dio, entradas@infotactile.com helbide elektronikoaren bidez.

MANANTIAL DE IDEAS SLk hirugarrenen sarrerak saltzeko plataformekin integratzeko akordioak ditu sinatuta, eta, horien bidez, erabiltzaileek sarrerak eros ditzakete. Horiei dagokienez, MANANTIAL DE IDEAS SLk ez du inolako erantzukizunik, eta, beraz, ez da horien funtzionamenduaren erantzule egiten.

8. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

MANANTIAL DE IDEAS SL da salmenta guneetan dauden jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien eta horien bidez eskura daitezkeen eduki guztien titularra edo lizentziaduna.

Erabiltzaileari salmenta guneetara sartzeko baimena emateak ez dakar MANANTIAL DE IDEAS SLk jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei uko egitea, horiek eskualdatzea edo horien lizentzia edo lagapen oso edo partzialik egitea, eta, beraz, erabat debekatuta dago horiek erabiltzea.

Salmenta guneen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, bai eta han jasotzen diren testuak, irudiak, diseinu grafikoa, nabigazio egitura, informazioa eta edukiak ere, MANANTIAL DE IDEAS SLren titulartasunekoak dira, edo, bestela, horien gainean behar diren ustiapen eskubideak ditu, edozein modutan, eta, bereziki, erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketarako eskubideak, jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legeriaren arabera.

Zein helburutarako erabiliko diren alde batera utzita, erreprodukzio osoa edo partziala, erabilera, ustiapena, banaketa eta merkaturatzea egiteko, kasu guztietan, MANANTIAL DE IDEAS SLk aldez aurretik idatzizko baimena eman behar du. Aldez aurretik baimendu gabeko edozein erabilera egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen ez-betetze larritzat joko da.
Webgunean ager daitezkeen diseinuak, logotipoak, testuak eta/edo grafikoak, MANANTIAL DE IDEAS SLrenak ez badira, norbere jabearenak izango dira, eta, horrenbestez, haiek izango dira horiei buruz sor daitekeen edozein eztabaidaren erantzule. MANANTIAL DE IDEAS SLk berariaz baimentzen du hirugarrenek webguneko eduki zehatzetara zuzenean birbideratu ahal izatea, eta, kasu guztietan, tenemosplan.com-en webgune nagusira birbideratzea.

MANANTIAL DE IDEAS SLk bere titularren alde aitortzen ditu jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, eta webgunean aipatze edo agertze hutsak ez du esan nahi horien gaineko inolako eskubiderik edo erantzukizunik dagoenik, ez eta hark babestu edo gomendatzen dituenik ere. Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak ez betetzeari buruzko edozein behaketa egiteko, webguneko edozein edukiri buruz bezala, entradas@infotactile.com helbide elektronikoa erabil daiteke.

Antolatzaileek bermatzen dute behar bezala laga zaizkiela jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak edo eskubide horien eta, hala badagokio, irudi eskubideen titulartasuna dutela, beraiek sortu eta salmenta guneetan argitaratzen dituzten ekitaldi bakoitzean sartzen dituzten edukiei lotuta, eta, salmenta guneak eurak sustatze aldera, MANANTIAL DE IDEAS SLri lagatzen dizkiotela jabetza intelektual eta industrial horien ustiapen eskubide guztiak. Deskribatutako lagapena mundu osoan eta denbora mugarik gabe egin dela ulertuko da.

9. ERABILTZAILE KONTUA IXTEA ETA ZERBITZUA ETETEA

MANANTIAL DE IDEAS SLk beretzat gordetzen du salmenta guneetara sartzeko eta salmenta guneetatik kanpo uzteko eskubidea. MANANTIAL DE IDEAS SLren termino eta baldintzak eta pribatutasun politika betetzen ez dituen edozein erabiltzaile salmenta guneetatik kanpo utzi ahal izango da.

Era berean, MANANTIAL DE IDEAS SLk edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe kendu edo eten ahal izango dizkie zerbitzuak erabiltzaileei, baldin eta terminoetan eta baldintzetan ezarritakoa betetzen ez badute.

10. ERABILERA BALDINTZEN ALDAKETAK

MANANTIAL DE IDEAS SLk, une bakoitzean aplikatzekoa den legeriaren arabera, beretzat gordetzen du Erabilera Baldintza hauek aldatzeko eskubidea, eta, horren berri emango du, behar bezala, salmenta guneetan. Beraz, erabiltzaileari gomendatzen dio aldian-aldian berrikusteko, MANANTIAL DE IDEAS SLk bere informazioa nola babesten duen jakin dezan.

11. LEGERIA

Erabilera Baldintza hauek araudi aplikagarrian ezarritakoaren arabera egin dira, eta, bereziki, honako hauetan oinarrituta: Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean, Kontratazio Baldintza Orokorrei buruzko 7/1998 Legean, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuan, Txikizkako Merkataritza arautzeko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legean eta beste lege osagarri batzuetan.

12. APLIKATU BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Lege ohar hau osatzen duten baldintzak interpretatzean eztabaidak edo gatazkak sortuz gero, edo atari honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozein gairen inguruan, Espainiako legea izango da aplikatzekoa.
MANANTIAL DE IDEAS SLren eta salmenta guneetako erabiltzaileen artean sor daitekeen edozein eztabaida, alderdiek beren foruari berariaz uko eginez, Calahorratik hurbilen dauden epaitegi eta auzitegiek ebatziko dute.
Erabiltzailea kontsumitzailea bada, klausula honetako ezerk ez die eragingo Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak aitortzen dizkion eskubideei.

13. IP HELBIDEAK

Webguneko zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dituzte erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta domeinu izena. IP helbidea ordenagailu bati automatikoki esleitutako zenbakia da, ordenagailua Internetera konektatzen denean. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera fitxategi batean erregistratzen da, eta, horren bidez, gerora datuak prozesatu ahal dira, hainbat ondorio ateratzeko: neurketa estatistikoak, eta, horrenbestez, orrien inprimatze kopurua, web zerbitzarietara egindako bisita kopurua, bisiten ordena, sarbide puntua eta beste hainbat.

14. ERANTZUKIZUNEN SALBUESPENA

MANANTIAL DE IDEAS SLk ez du bere salmenta guneetan argitaratutako informaziotik eratorritako inolako erantzukizunik izango, baldin eta informazio hori beste hirugarren batek manipulatu edo sartu badu.

15. COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookieak eta antzeko beste teknologia batzuk erabil ditzake, hala nola local shared objects, flash cookieak edo pixelak, hots, plataforma batzuek, esaterako webguneek, erabiltzailearen ekipoan (ordenagailua, tableta, smartphonea, etab.) instala ditzaketen fitxategi txikiak.
Bere funtzioak askotarikoak izan daitezke: nabigazio lehentasunak gordetzea, informazio estatistikoa biltzea, funtzionalitate tekniko jakin batzuk ahalbidetzea, erabiltzailearen edo bere ekipoaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gordetzea, etab.
Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, cookieak jasotzen direla ohartarazteko eta bere ekipoan instalatzea eragozteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibideak informazio hau zabaltzeko.

Cookieei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure Cookieen Politika.

16. DATU PERTSONALEN BABESA

MANANTIAL DE IDEAS SLk konpromiso handia du datu pertsonalak babesteko indarrean dauden araudiak betetzeko, eta horietan ezarritako betebeharrak osorik betetzen direla eta eskatutako segurtasun neurriak ezartzen direla bermatzen du.