image description

Gorbeiak zinemara gonbidatu nahi zaitu

  “ZATOZ GORBEIA ZINEMAK”era deituriko sustapena GORBEIA MERKATARITZA GUNEAk antolatu du eta 2017ko uztailaren 18tik uztailaren 22ra burutuko da.

1. Sustapen honen bitartez Gorbeia Zinemak-era joateko bi txartel dohainik eskuratu ahalko dituzu, uztailaren 22an, larunbatean, goizeko 12etan emango den emanaldira.

 Txartelek ondorengo pelikuletarako balioko dute:

  • Cars 3 (7. aretoa - 316 eserleku)
  • Gru 3 (8. aretoa - 316 eserleku)
  • La Guerra del Planeta de los Simios (3.aretoa - 336 eserleku)

2. 2017ko ekainaren 17a baino lehen Gorbeiako Merkataritza Gunearen Newsletter-ean harpidetutako bezero bakoitzak gonbidapen bat jasoko du emailez, 2017 uztailaren 18an (asteartea) eta bi txartelengatik trukatu ahalko du aipatutako edozein pelikula ikusteko. Beraz, Newsletter-ean harpidetuta ez dauden eta gonbidapena jaso ez duten bezeroek ezin izango dute txartelik jaso.
Txartelak jasotzeko bezeroak Gorbeia Merkataritza Guneko gerentzia-bulegoetara hurbildu beharko dira eta gonbidapena (inprimatuta edo digitalizatuta) eta NANa erakutsiko beharko dute bertan.
Bezeroak zein pelikula ikusi nahi duen esan beharko du txartelak jasotzerako momentuan.
Txartelen bilketa eta, beraz, pelikularen hautua kronologikoki eta gonbidapenak agortu arte egingo da. Txartelak agortzen badira, Newsletter-ean harpidetuta dauden bezeroei emailez jakinaraziko zaie sustapenaren amaiera.

Txartelak noiz jaso: Uztailaren 19tik 21era (asteazkena, osteguna eta ostirala)
Txartelak zein ordutan jaso: Astezkena eta osteguna (09:00-14:00 eta 16:00-19:00). Ostirala (08:00 – 15:00).
GARRANTZITSUA: Aretoetara sartzeko beharrezkoa izango da Gorbeia Merkataritza Guneko gerentzia-bulegoan aurrez jasotako txartelak aurkeztea. GONBIDAPEN EMAILAREKIN EZIN IZANGO DA ZINEMA-ARETOAN SARTU.

3. Sustapenean parte hartzeko eta txartelak trukatzeko bezeroa adin nagusikoa izan behar da (18 urte). Hala ere, txartelak adin txikikoek erabil ditzakete.

4. Gonbidapenak ezin izango dira diruz trukatu eta pelikula ikusteko bakarrik balioko dute, hau da, pelikulaz gozatzeko gerta daitezkeen beste gastu motak ez dira sartzen (janaria, edaria, bidaiak...).

5. “Zatoz Gorbeia Zinemak-era doan” sustapenaren oinarriak webgunean daude eskuragarri edozeinek kontsulta egin dezan: www.centrocomercialgorbeia.com.

6. Sustapen honetan parte hartzean interesduna jakitun da eta onartzen du jasotako datuak, 15/1999 Lege Organikoa Datu Pertsonalak Babestekoa dioen arabera, PROMOCIONES deituriko artxibo batean sartuko direla. Artxibo honen ardura GORBEIA MERKATARITZA GUNEKO JABEKIDEEN ERKIDEGOAK du eta helburuak dira besteak beste, eskaintzen eta sustapenen berri ematea, zozketetan parte hartzea, galdeketak egitea, publizitatea bidaltzea, harpidetzak, etab.

Era berean, publizitatea jaso nahi ez baduzu edo zure EZDA eskubideak erabili nahi badituzu, GORBEIA MERKATARITZA GUNEKO JABEKIDEEN ERKIDEGOArengana jo beharko duzu, edo   Ctra. Miñano Mayor z/g, 01196 Etxabarri- Ibiña helbidera hurbilduz, edo   centrogorbeia@telefonica.net helbide elektronikora email bat bidaliz. Horrekin batera baliozko froga erakutsi beharko duzu, NANaren fotokopia esaterako, eta gaian “DATUEN BABESA” adierazi.